AURREMATRIKULAZIOA
Aurten, egoera dela-eta, ez dugu eskola orduetan zentroa ezagutzeko aukerarik izango, ezta bilera presentzialarik egiteko ere. Horregatik hemen txertatuta duzue hainbat informazio. Gure asmoa eskola ordutik kanpo eskola ezagutzeko ibilbidea egitea da, baina oraindik ez dakigu posible izango den. Halere, bisita honetara etortzeko asmoa izango bezunute jar zaitezte gurekin harremanetan, telefonoz (948 148 248) edo korreo elektronikoren bidez (cpansoai@educacion.navarra.es).
ZUZENDARITZAREN ESKUTITZA
ESKOLAKO INFORMAZIO LIBURUXKA
TRIPTIKOA
Form is loading...
EGOKITZAPENA BUKATUTA
Egokitzapen prozesua amaituta, familientzako prestatu ditugun bideoak aurkezten dizkizuegu. Gauza asko gertatu dira irailaren 2an elkar ezagutu genuenetik. Une, istorio, bitxikeri, negar, muki, eta besarkada asko bizi izan ditugu elkarrekin, eta orain, hitzez trasmititzea hain zaila dena irudiekin gozatzea espero dugu.
Irantzu, Maitane, Itxaro eta Ione
TXOKO MOREA
Hau da eskolan sortu berri dugun txoko morea. Helburua berdintasuna sustatu eta bultzatzea da. Bertan betiko estereotipoak eta rolak apurtzen dituzten liburuak aurkituko dituzte ikasleek. Gai hau gaur egun ezinbestekoa dela uste dugu eta horregatik ikasleekin landuko da hurrengo asteetan martxoaren 8ari begira.
Argazkiak handiago ikusteko egin klik irudiaren gainean
DANTZABIDEA
5. mailako ikasleek Dantzaz konpainiako dantzariekin dantza garaikideko koreografiak sortzen asko gozatu dute. Ostiralean, Antsoaingo antzokian, 2 emanaldi eskaini zizikieten eskolako ikaslei. Igandean, haien gurasoentzako emanaldia burutu zuten. Hemen gure artistak!!
You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!