ANTARTIKARA GOAZ UXUA LOPEZ TAFALLARRAREKIN ETA MUNDU OSOKO BESTE 80 EMAKUME ZIENTZIALARIREKIN

 
 
 
Hirugarren mailako ikasleek bat egin dute mundu zabaleko 80 emakume zientzialarik Antartikara egingo duten espedizioarekin. Horien artean dago Uxua Lopez ingeniari tafallarra. Ezkaba Telebistak abiatu aurretik elkarrizketatu du Iruñean eta elkartasun bandera eman dio, lau haizetara zabal dezan kontinente izoztuan eta Antsoainera bueltan ekar dezan bere bidaia kontatzera etortzen denean. Homeward Bound talde australiarrak antolatutako espedizioa (egiten den bigarrena) otsailaren 18an abiatuko da Ushuaiatik, Argentinako hegoaldean. Espedizioak aukera berdintasuna eskatuko du emakume zientzialarientzat. Era berean, emakumeen lidergoa aldarrikatuko du aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan. Zatoz Antartikara zu ere.
 

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...