AMAREN INTXAURRAK

"Pirritx, Porrotx eta Marimotots" pailazoek Antsoaingo antzokian eskaini zuten "amaren intxaurrak" ikuskizunean, hauek eskolan landatzeko intxaurrondo bat oparitu ziguten, gure ikasleekin doluaren gaia landu ahal izateko. Ikastetxeko orientazio-zerbitzuak material didaktikoa sortu du, adin guztietan lantzeko. Gure ustez, hezkuntza emozionala lantzen dugun moduan lan eginda, ezin dugu gai hau ahaztu. Joan den astean, egun batzuk klaseetan dolua lantzen eman ondoren, jardunaldi batzuk egin genituen, non zuhaitza landatu genuen eta gure ikaslegoak egun horretarako prestatutako marrazkiak, poemak, abestiak eta abar eskaini genizkion. Hemen duzue bideoa, egin genuena baino ideia zehatzagoa izan dezazuen.

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...