Atala: "Berriak - Azkenekoa"

EZKABAKO JOALDUNAK ESKOLETATIK ANTZOKIETARA IKUSKIZUNA

Maiatzaren 13an, igandean Ezkaba eskolako joaldun taldearekin Gayarre antzokian egon ginen, Sortzen ekarteak antolatutako ikuskizuna gure doinuarekin alaitzen.

Irudi gehaigo ikusteko argazkiaren gainean sakatu

AFRIKA ETA KOLOREAK

Gure eskolara ipuin kontalari bat etorri da, Julia Etxeberria. 2. mailakoei "Afrika eta Koloreak" ipuina kontatzera. Oso esperientzia polita izan zen, kontaketaz gozatu eta dantzatu genuen. Honekin lotuta, talde txikitan ipuina berridatzi zuten. Ekintzari bukaera emateko, arte lan zoragarriak egin zituzten eta erakusketa pasabidean dago. 

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean klikatu

ARRUAZUKO GAZTATEGIAN

Hirugarren mailako ikasleak Arruazuko Albi gaztategian izan ginen apirileko azken astean. Bisita mamitsua izan zen benetan: mamia egiteaz gainera, ardiak nola zaintzen dituzten eta gazta nola egiten duten azaldu ziguten Aritz, Xabi eta Aitorrek. Artzain txakurrak erakustaldi bikaina eskaini zigun eta gehienak gazta puska eder batekin itzuli ginen Antsoainera. Eskerrik asko eta laster arte.

Argazki gehaigo ikusteko irudiaren gainean sakatu

 

ASTE TXURIKO IRUDIAK

Argazkiak ikusteko irudiaren gainean sakatu / Para ver las fotografías hacer clic sobre la imagen

      

 

   
   

 

 

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

Exp3nd, 3 dimentsioko bisita

 

Pasa den asteartean, apirilak 17a, bostgarren eta seigarren  mailako ikasle batzuk Alberto Pérez Zugasti eta bere proiektua ezagutzeko aukera izan genuen. Albertoren proiektuak Exp3nd  du izena eta 3D-ko inprimagailua du oinarri.

Albertoren proiektua ezagutzea oso interesgarria izan zen, batik bat, lantzen ari garen gaiaren alor modernoago bat ezagutzeko aukera izan genuelako. Izan ere, Albertok 3D-ko inprimagailua makina-banagailu batean atxikitu eta Done Jakue bidean saltzeko  oroigarriak egiteko makina berri bat diseinatu du bere proiektuan.

 

 

Proiektu honi esker, Albertok Nafarroako lehendabiziko saria irabazi zuen  Santander banketxeak antolatutako  VIII. YUZZ lehiaketan.  Sari gisa, estatu osoko beste pertsonekin Silicon Valley-ra bidaiatu zuen eta han teknologiaren munduarekin lotuta dauden enpresa oso garrantzitsuak ezagutzeko aukera izan zuen, esate baterako,  Google, LinkedIn edota Facebook.

Asteartean, ongietorria  eman ondoren, Albertok 3D inprimagailuaren nondik norakoak eta horrekin egindako zenbait eredu erakutsi zizkigun.

Horretaz gain, sorpresa polita izan genuen, 3Dko inprimagailua martxan jarri  genuen eta  gure eskolako Alaitxo inprimatu zuen, momentuan bertan. Galdera asko egin genizkion eta oso ongi azalduta erantzun zizkigun.

Bukatzeko eta eskerrak emateko asmoarekin ikasle batek bertso bat prestatu eta abestu zion:

Hemen daukagu Alberto,

oso mutil fina.

Ezkabara etorri da,

guztiz atsegina.

 

Gure asmatzailea, euskaldun jakina.

Berak egin duena,

hori bai bikaina.

 

Inpresora 3Da,

nolako makina.

Magia egiten duena,

baina ez da sorgina.

 

http://www.diariodenavarra.es/noticias/negocios/dn-management/emprendedores/2017/06/30/premiado-proyecto-navarro-para-imprimir-objetos-personalizados-3d-539360-2562.html    

(Albertok, saria irabazi zuenean, prentsan atera zen)

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

1 ... 4 5 6 7 ...8 ... 10 ...12 ...13 14 15