Atala: "Berriak - Azkenekoa"

MARTXOAREN 8KO IRUDIAK

Martxoaren 8a aldarrikapen eguna izan genuen eskolan. Hala ere, aurreko asteetan emakumearen eskubideen inguruan hainbat lan sortu genituen geletan. Hemen dituzue argazki batzuk.

Argazki gehiago ikusteko irduiaren gainean klikatu

Debes ser miembro de este blog para ver los comentarios. ¡Identifícate ahora!


El formulario está cargando...

UXUA LOPEZ-EN BISITA

Antartikaren inguruan hainbat aste lanean egon eta gero, astelehenean Antartikan egon den Uxua López Tafallako zientzialiaria gure eskolara etorri da bere bizipenak kontatzera. Milesker Uxuari eta emakume zientzialari guztiei egiten duzuen lan bikainagatik!

 

NAFARROAKO ESKOLARTEKO I. XAKE TXAPELKETA

Asteburu honetan eskolako 4 ikasleek parte hartu zuten eskolarteko xake txapelketan oso emaitza onak lortuz, ZORIONAK!!

SAHARA, HURBILETIK

Seigarren mailako ikasleek ikasturte honetan Saharako herriak bizi duen egoera ezagutzea langai daukagu. Lehenengo hiruhilekoan Sahara herriaren historia hurbila, kultura, ohiturak eta, batez ere, gaur egun bizi duen egoera latza ezagutu eta aztertu ditugu. Ezagutza borobiltzeko Fatima eta Marian sahararrak eskolara etorri dira. Biak Tinduf-eko Auserd kanpalekuan jaio ziren. 7 eta 11 urte zituztenean hurrenez hurren, Euskal Herrira bizitzera etorri ziren. Euskara bikaina erabiliz, zuzenean haien ahotik zabaldu dugu Saharari buruz genekien guztia. Azalpena eman diguten bitartean, zeremonia eder bat erabiliz, tea prestatu digute eta dastatzeko aukera eduki dugu nahi izan dugun guztiok. Mila esker, Marian eta Fatima zuen testigantza emateagatik eta zuek Sahara libre batean bizitzeko desioa gurekin konpartitzeagatik. Sukran!!!

 

Argazki gehiago ikusteko egin klik irudiaren gainean

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

ANTARTIKARA JOAN-ETORRIA

Ezkaba ikastetxeak Antartikara bidali zuen bandera etxerako bidean da. Uxua Lopez ingeniari tafallarra gaur itzultzekoa da, mundu zabaleko beste 77 emakume zientzialariekin batera, eta laster etorriko da gure eskolara bere bizipenen berri ematera. Espedizioak hiru aste eman ditu kontinente izoztuan, klima aldakearen aurkako borrokan emakumeen lidergoa aldarrikatzen. Bien bitartean, hirugarren mailako ikasleek dena (edo ia dena) ikasi dute Antartikaz eta klima aldakez eta pinguino zaletasuna ikastetxe osora zabaldu da. Klima aldaketaz, Antartikaz eta kontinente izoztuan emakumeek egindako lanaz gehiago jakin nahi izanez gero, zatoz eskola sarrerako erakusketa ikustera. Twitter sarean ere jarrai dezakezu gure proiekuta: @Ezkabapean1 da gure kontua. On egin. 

Irudi gehigago ikusteko argazkiaren gainean sakatu

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

1 ... 4 5 6 7 8 ...9 ... 11 ...13 ...14 15