EZKABA MENDIAREN MAGALEAN

Hirugarren mailako taldeok goiz zoragarria eman genuen urriaren 24an. Lehendabizi Antsoain herri zaharrean izan ginen, eta ondoren Ezkaba mendiaren magalean egin genuen hamaiketakoa. Handik oso ongi bereizten dira ikasten ari garen Antsoaingo hiru auzoak (alde zaharra, herrigune berria eta industriagunea), baita Iruñeko auzoak ere. Eskolarako bidean hitz berri bat ikasi genuen: "orbela". Primeran pasatu genuen lagunekin eta hostoekin jolasean.

Argazki gehiago ikusteko hemen sakatu

Mezurik ez, oraindik


Form is loading...