SAHARA, HURBILETIK

Seigarren mailako ikasleek ikasturte honetan Saharako herriak bizi duen egoera ezagutzea langai daukagu. Lehenengo hiruhilekoan Sahara herriaren historia hurbila, kultura, ohiturak eta, batez ere, gaur egun bizi duen egoera latza ezagutu eta aztertu ditugu. Ezagutza borobiltzeko Fatima eta Marian sahararrak eskolara etorri dira. Biak Tinduf-eko Auserd kanpalekuan jaio ziren. 7 eta 11 urte zituztenean hurrenez hurren, Euskal Herrira bizitzera etorri ziren. Euskara bikaina erabiliz, zuzenean haien ahotik zabaldu dugu Saharari buruz genekien guztia. Azalpena eman diguten bitartean, zeremonia eder bat erabiliz, tea prestatu digute eta dastatzeko aukera eduki dugu nahi izan dugun guztiok. Mila esker, Marian eta Fatima zuen testigantza emateagatik eta zuek Sahara libre batean bizitzeko desioa gurekin konpartitzeagatik. Sukran!!!

 

Argazki gehiago ikusteko egin klik irudiaren gainean

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...