EUSKARAREN ERABILERA BULTZATZEKO KANPAINA

Gure ikasleek Alaitxoren bisita jaso dute gelan, euskara batzordetik prestatutako kanpainaren 1. faseari bukaera emateko. Hau poza txikiena Alaitxo ikustean!!

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

ANTARTIKARA GOAZ UXUA LOPEZ TAFALLARRAREKIN ETA MUNDU OSOKO BESTE 80 EMAKUME ZIENTZIALARIREKIN

 
 
 
Hirugarren mailako ikasleek bat egin dute mundu zabaleko 80 emakume zientzialarik Antartikara egingo duten espedizioarekin. Horien artean dago Uxua Lopez ingeniari tafallarra. Ezkaba Telebistak abiatu aurretik elkarrizketatu du Iruñean eta elkartasun bandera eman dio, lau haizetara zabal dezan kontinente izoztuan eta Antsoainera bueltan ekar dezan bere bidaia kontatzera etortzen denean. Homeward Bound talde australiarrak antolatutako espedizioa (egiten den bigarrena) otsailaren 18an abiatuko da Ushuaiatik, Argentinako hegoaldean. Espedizioak aukera berdintasuna eskatuko du emakume zientzialarientzat. Era berean, emakumeen lidergoa aldarrikatuko du aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan. Zatoz Antartikara zu ere.
 

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

EZKABA KANTUZ

Joan den ostiralean, abenduak 1, eskolako ikasle eta irakasle guztiok udaletxe plazara atera ginen bi kanta abestera. EZKABA KANTUZ, eskolako euskara batzordeak antolatutako ekimena da.

 

Argazkiak handiago ikusteko hemen sakatu

 

Debes ser miembro de este blog para ver los comentarios. ¡Identifícate ahora!


El formulario está cargando...

DATCHBALL TOPAKETA

Jostaldi orduan, 3. Mailatik 6.mailera Datchball topaketa egin dugu. Primeran pasatu dute ikasleek!!!

 

Argazki gehiago ikusteko hemen sakatu

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

EZKABA MENDIAREN MAGALEAN

Hirugarren mailako taldeok goiz zoragarria eman genuen urriaren 24an. Lehendabizi Antsoain herri zaharrean izan ginen, eta ondoren Ezkaba mendiaren magalean egin genuen hamaiketakoa. Handik oso ongi bereizten dira ikasten ari garen Antsoaingo hiru auzoak (alde zaharra, herrigune berria eta industriagunea), baita Iruñeko auzoak ere. Eskolarako bidean hitz berri bat ikasi genuen: "orbela". Primeran pasatu genuen lagunekin eta hostoekin jolasean.

Argazki gehiago ikusteko hemen sakatu

1 ... 4 5 6 7 8 9 ...10 ...11 13 15