Bitartekaritza, gure eskolaren berezitasun bat

Bitartekaritza ikasleen arteko arazoak, liskarrak edota gatazkak konpontzen laguntzeko sistema bat da. 6. mailako ikasle jakin batzuk, lau neska eta 4 mutil, gatazkak konpontzeko prozedura batzuen jakitun, bitartekari lanetan aritzen dira eta gatazkak dituzten ikaskideei lagundu egiten diete. Ikasturte honetan honako hauek dira bitartekariak: Asier Gutierrez, Iratxe Markina, Saioa Villanueva, Asier Murillo, Jon Argandoña, Iratxe Fernández, Amaia Hernández eta Oihan García. Beraiek diotenez, “Arazorik baduzue, zuei laguntzeko prest gaude”. Laguntza eskatzen ahal diete 3 mailatik gotiko ikaskideek, bai ahoz, bai idatziz; horretarako, egokitutako postontzietan fitxa bat bete behar dute. Lerro hauetatik eskertu nahi diegu neska-mutil hauei ikaskideen arteko harremanak hobetzeko egiten duten lana. Prozedura hau aurrera eramateko, adostoki bat dago ikastetxearen 1. solairuan.

 

 

 

Zalantzarik gabe, ikasleek asko eskertzen duten zerbitzu hau Ezkaba eskolaren bereizgarri bat da.

 

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

1 ... 4 5 6 7 8 9 ...10 ...11 12 13 15