Zerbitzu gutuna

Zerbitzu gutuna

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

HISTORIA

 

Ezkaba Ikastetxe Publikoa, gaur ezagutzen dugun bezala, 1979 urtean sortu zen, “Colegio Nacioneal Mixto de Ansoain” garai hartako denominazioa eta kokatua zegoen lokal zaharra atzean utziz.

 

Hasieran, diktaduraren herentzia zela eta, sare publiko osoan gertatzen zen bezala, irakaskuntza eredua eradalduna zen bere osotasunean. Berehala, garai hartako “Asociación de Padres” zelakoak ikasordutegian euskara irakasteko irakasle elebidun bat eskatu zuen. Hasiera zen. Euskararen bidea zalbaltzen ari zen. 1982tik 1991ra A eredua izan zen irakaskuntza eredua bakarra. Honek garai hartako kontestuan erronka garrantzitsua suposatzen zuen.

 

 

1984an, eskolako klaustroak Ezkaba Ikastetxean D ereduko adarra irekitzearen aldeko iritzia azaldu zuen eta administrazioari eskolako irakaslegoaren birziklatzea ahalbideratzeko eskatu zion. Oztopo handiak gaindituz eta Txantreako ikastolan tokirik gabe gelditutako familia talde baten borrokaren laguntzaz, D eredua gure ikastetxean ireki zen.

 

 

Urte hartatik 2007-2008 ikasturtera arte eskolan A eta D ereduak irakasten dira, azkeneko honek hortik aurrera etengabeko gorakada izanik.   Antsoaingo eta Iruñeko iparraldeko biztanleriaren hazkundeak eskolan masifikazio arazo larriak suposatu zituen. Zonaldean D eredua zabaltzeko eta Antsoainen eskola berri bat eskatzeko mobilizazio ugari egin ondoren, Nafarroako Gobernuak bere erabakia hartu zuen eta Txantrean eraikuntza berriko zeintru batean Antsoaingo A eredua kokatu zuen.

 

Bide luzea eta gure hizkuntza eta kulturarekin konprometitua egin dugu. Gaur egun ia 800 ikasle daude gure eskolan. XXI mendeko Irakaskuntzak planteatzen dituen erronkei aurre eginez profesinal talde gazte batek D eredua kalitate handiko irakaskuntza eredua gauzatzen du.

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

ESKAINTZA AKADEMIKOA

 

Hezkuntza integrala eta gizartean bizitzeko behar diren konpetentzia zein bizikidetzarako baloreak eskaintzen dituen euskal eskola publikoa gara

Ezkaba Ikastetxeak holako ikastetxea izatea nahi du eta horren alde arituko da:

  • Jendarteari irekia eta herrian uztartutako eskola. Jendarteak planteatzen dituen erronkei egokituko dena.
  • Ikasleen artean euskararen erabilera bultzatzen duen eskola.
  • Norbere buruarekiko, besteekiko eta inguruarekiko errespetua landuz bizikidetza positiboa bultzatzen duen eskola.
  • Emaitza akademikoak gero eta hobeak dituen eskola, horretarako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak sendoki garatuta dituelarik.
  • Eleaniztasunerantz bidea jorratuko duen eskola.
  • IKTak oinarrizko tresna eguneroko lanean.

Hezkuntza-eskaintza honako hau dugu:

  • D eredua (arlo guztiak euskaraz murgiltze prozesuari jarraituz)
  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasketak (3 – 12 urte bitarte)
  • Ingelesa Haur Hezkuntzako bigarren mailatik aurrera (astean 4 saio LHko bigarren maila arte eta 5 saio gainontzeko mailetan).
  • Gaztelania Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrera.

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

INSTALAZIOAK

KOMUNIKAZIO ETA INFORMAZIOARAKO TEKNOLOGIAK

Informatika gela 1

Informatika gela 2 Infogela mugikorra

Haur Hezkuntza gelako ordenagialua

Gure zeintruan hiru informatika gela ditugu. Lehenengo informatika gela Haur Hezkuntza eta 1. zikloko ikasleek erabiltzen dute. 12 ordenagailuz osatuta dago. Bigarren inforamtika gela 2. zikloko ikasleek erabiltzen dute. 12 ordenagailuz osatuta dago. Hirugarren informatika gela mugikorra da eta 3. zikloko ikasleek erabiltzen dute. Hiru gela hauetaz gain, haur hezkuntzako gela guztietan ordanagailu bat dago. Ordenagailu hauek guztiak kablez sareatuta daude eta horren ondorioz, beraien arteko informazio konparitu daiteke edo interneterako konexioa egin daiteke.

KIROL EREMUAK

Pilotaleku estalia Pilotaleku txikiak Kiroldegi estalia

 

Kirol eremu aterpetua Igerileku estalia

 

Psikomotrizitate gela Liburutegia Antzerki gela

 

JOLAS EREMUAK

txikien eremua Handien eremua

 

Jantokia

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...