Atala: "Eskaintza akademikoa"

ESKAINTZA AKADEMIKOA

 

Hezkuntza integrala eta gizartean bizitzeko behar diren konpetentzia zein bizikidetzarako baloreak eskaintzen dituen euskal eskola publikoa gara

Ezkaba Ikastetxeak holako ikastetxea izatea nahi du eta horren alde arituko da:

  • Jendarteari irekia eta herrian uztartutako eskola. Jendarteak planteatzen dituen erronkei egokituko dena.
  • Ikasleen artean euskararen erabilera bultzatzen duen eskola.
  • Norbere buruarekiko, besteekiko eta inguruarekiko errespetua landuz bizikidetza positiboa bultzatzen duen eskola.
  • Emaitza akademikoak gero eta hobeak dituen eskola, horretarako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak sendoki garatuta dituelarik.
  • Eleaniztasunerantz bidea jorratuko duen eskola.
  • IKTak oinarrizko tresna eguneroko lanean.

Hezkuntza-eskaintza honako hau dugu:

  • D eredua (arlo guztiak euskaraz murgiltze prozesuari jarraituz)
  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasketak (3 – 12 urte bitarte)
  • Ingelesa Haur Hezkuntzako bigarren mailatik aurrera (astean 4 saio LHko bigarren maila arte eta 5 saio gainontzeko mailetan).
  • Gaztelania Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrera.

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...