Atala: "Historia"

HISTORIA

 

Ezkaba Ikastetxe Publikoa, gaur ezagutzen dugun bezala, 1979 urtean sortu zen, “Colegio Nacioneal Mixto de Ansoain” garai hartako denominazioa eta kokatua zegoen lokal zaharra atzean utziz.

 

Hasieran, diktaduraren herentzia zela eta, sare publiko osoan gertatzen zen bezala, irakaskuntza eredua eradalduna zen bere osotasunean. Berehala, garai hartako “Asociación de Padres” zelakoak ikasordutegian euskara irakasteko irakasle elebidun bat eskatu zuen. Hasiera zen. Euskararen bidea zalbaltzen ari zen. 1982tik 1991ra A eredua izan zen irakaskuntza eredua bakarra. Honek garai hartako kontestuan erronka garrantzitsua suposatzen zuen.

 

 

1984an, eskolako klaustroak Ezkaba Ikastetxean D ereduko adarra irekitzearen aldeko iritzia azaldu zuen eta administrazioari eskolako irakaslegoaren birziklatzea ahalbideratzeko eskatu zion. Oztopo handiak gaindituz eta Txantreako ikastolan tokirik gabe gelditutako familia talde baten borrokaren laguntzaz, D eredua gure ikastetxean ireki zen.

 

 

Urte hartatik 2007-2008 ikasturtera arte eskolan A eta D ereduak irakasten dira, azkeneko honek hortik aurrera etengabeko gorakada izanik.   Antsoaingo eta Iruñeko iparraldeko biztanleriaren hazkundeak eskolan masifikazio arazo larriak suposatu zituen. Zonaldean D eredua zabaltzeko eta Antsoainen eskola berri bat eskatzeko mobilizazio ugari egin ondoren, Nafarroako Gobernuak bere erabakia hartu zuen eta Txantrean eraikuntza berriko zeintru batean Antsoaingo A eredua kokatu zuen.

 

Bide luzea eta gure hizkuntza eta kulturarekin konprometitua egin dugu. Gaur egun ia 800 ikasle daude gure eskolan. XXI mendeko Irakaskuntzak planteatzen dituen erronkei aurre eginez profesinal talde gazte batek D eredua kalitate handiko irakaskuntza eredua gauzatzen du.

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...