Atala: "1. zikloa"

EGUN BATEZ, GU ERE HARRI-JASOTZAILEAK IZAN GINEN!

Pasaden hilabetean Lehen Hezkuntza 2.mailako ikasleak Uitzin egon ginen kanpaldian. Bertan, ingurua, istorioak, jolasak eta Peru- Harri ezagutu genituen. 

Peru- Harrin Iñaki Perurena eta bere alaba ezagutzeko aukera izan genuen eta, haiekin batera, harriak jasotzen aritu ginen.

 

Argazki gehiago ikusteko egin klik irudiaren gainean

2. MAILAKOEN KANPALDIA

Bigarren mailako ikasle eta irakasleak Urriaren 15,16 eta 17an Astitzeko aterpera joan ginen kanpaldiz. Goizeko 9 etan alai eta kontent autobusean sartu ginen. Dena prest, motxilak, bokatak...Han begiraleekin elkartu eta altxorraren bila joan ginen herritik. Beranduago talo tailerra egin genuen,mmmm ze goxoa!!
Hurrengo egunean Mendukilo leizeraino joan ginen eta bidean Basajaun ikusi genuen, arratsaldez herri kirolak eta gauean festa... egin genituen. Oso gustura pasa genituen hiru egunak. Mila esker eta laister arte!!

Hemen dituzue argazki batzuk

Argazki gehaigo ikusteko irudiaren gainean sakatu

AFRIKA ETA KOLOREAK

Gure eskolara ipuin kontalari bat etorri da, Julia Etxeberria. 2. mailakoei "Afrika eta Koloreak" ipuina kontatzera. Oso esperientzia polita izan zen, kontaketaz gozatu eta dantzatu genuen. Honekin lotuta, talde txikitan ipuina berridatzi zuten. Ekintzari bukaera emateko, arte lan zoragarriak egin zituzten eta erakusketa pasabidean dago. 

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean klikatu

Jolasean ere, euskaraz

Euskararen Astean euskarazko tailer eta jolasak egin dituzte lehenengo mailako neska-mutikoek, Dindaiaren eskutik antolatuak. Primeran pasatu dute!

1. MAILAKOAK LIBURUAREN EGUNEAN

 

Apirilak 23, Liburuaren Eguna, lehenengo zikloko haur bakoitzak orri-markatzaile bat margotu zuen beste gelakide bati oparitzeko. Atzeko aldean lelo bat idatzi genuen: "Hotz ala bero, irakurri egunero".

 

1 3 4 5