Atala: "2. zikloa"

3. MAILAKO IKASLEAK ANTSOAIN ZAHARRAN

Urriaren 29an 3.mailako ikasleak Antsoain herria ezagutzera joan ginen. Txangoari esker gehiago ikasi dugu gure herriari buruz. Eguraldi ederra izan genuen!

4. MAILAKO IKASLEAK OLLON

Laugarren mailako ikasleak urriaren lehenengo astean Olloko baserri eskolara joan ginen hiru egun pasa. Argazkietan ikusten den bezala primeran pasatu genuen eta naturan eta animaliekin ekintza interesgarri asko egin genituen.

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean sakatu

2. ZIKLOA - HERRI KIROLA

Gure eskolan Antsoaingo herrian bezala kultur aroa ospatzen ari gara, asteartean azaroaren 20an, arratsaldean Herri kirola saioa izan genuen aterpeko patioan, oso gustora aritu gara.

 

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean sakatu

ARRUAZUKO GAZTATEGIAN

Hirugarren mailako ikasleak Arruazuko Albi gaztategian izan ginen apirileko azken astean. Bisita mamitsua izan zen benetan: mamia egiteaz gainera, ardiak nola zaintzen dituzten eta gazta nola egiten duten azaldu ziguten Aritz, Xabi eta Aitorrek. Artzain txakurrak erakustaldi bikaina eskaini zigun eta gehienak gazta puska eder batekin itzuli ginen Antsoainera. Eskerrik asko eta laster arte.

Argazki gehaigo ikusteko irudiaren gainean sakatu

 

UXUA LOPEZ-EN BISITA

Antartikaren inguruan hainbat aste lanean egon eta gero, astelehenean Antartikan egon den Uxua López Tafallako zientzialiaria gure eskolara etorri da bere bizipenak kontatzera. Milesker Uxuari eta emakume zientzialari guztiei egiten duzuen lan bikainagatik!

 

1 3 4 5 ...6 7