Atala: "2. zikloa"

YOLANDA ARRIETAREKIN

Yolanda Arrietarekin kontu-kontari

Yolanda Arrieta idazlea eskolako liburutegian izan zen abenduaren 15ean, liburuz beteriko maleta lagun zuela. LHko 3. mailako ikasleek primeran pasatu zuten haren ipuinak eta bestelako kontuak entzuten. Neska-mutilen garuna ezezik, haien bost zentzumenak ere esnarazi zituen Arrietak. Etxebarriko idazleak Oinutsik Jauregian ipuina kontatu zien, beste hainbat poematxoren artean. Ikasleek idazlearen bizimoduari buruzko galderak egiteko aukera izan zuten, baita bere liburuak sina zitzan eskatzeko ere. Itzuli laster, Yolanda, gu ez gara aldaketaren beldur!

Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero hemen sakatu

EZKABA MENDIAREN MAGALEAN

Hirugarren mailako taldeok goiz zoragarria eman genuen urriaren 24an. Lehendabizi Antsoain herri zaharrean izan ginen, eta ondoren Ezkaba mendiaren magalean egin genuen hamaiketakoa. Handik oso ongi bereizten dira ikasten ari garen Antsoaingo hiru auzoak (alde zaharra, herrigune berria eta industriagunea), baita Iruñeko auzoak ere. Eskolarako bidean hitz berri bat ikasi genuen: "orbela". Primeran pasatu genuen lagunekin eta hostoekin jolasean.

Argazki gehiago ikusteko hemen sakatu

4. MAILAKOAK OLLON

Urriaren lehenengo astean laugarren mailako ikasleak Ollora joan ginen hiru egun pasa. Primeran egon ginen baserriko animaliak ezagutzen, basoan zentzumen jolasak egiten, sendabelarrak biltzen eta ukendua egiten, kabi kutxak eraikitzen  eta nola ez, jolas gunean gure lagunekin disfrutatzen... 

Argazki gehiago ikusteko hemen sakatu

3 MAILAKOAK IRRISARRIN

 

Hirugarren mailakoak maiatzan  Irrisarrilandera joan gara egun pasa.  Bertako basoan  Natura Ibilbidea egin dugu animaliak eta landareen pistak bilatuz. Gainera, Tibetiar zubia zeharkatu, amuarrainak ikusi, Ikatza Museoa bisitatu eta Jolastokian lagunekin primeran pasatu dugu. Hemen txangoaren argazkiak ikus ditzakezue.

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean sakatu

MOTXILA 21

Pasaden asteazkenean, martxoak 21ean, Munduko Down Sindromearen Eguna ospatu zen.

Iñaki Alforjak  egindako dokumentala utzi zigun eta 4.mailako ikasleek ikusi genuen.

Izugarri gustatu zitzaigun! Zenbait momentutan hunkigarria izan zen eta emozionatu ginen!

Zorionak eta eskerrik asko Iñaki Alforka! Lan ederra egin duzu!

Mila esker Motxila XXIeko kideak zareten Ibai eta Xabi zuen hurbiltasunagatik eta gure galdereei erantzuteko  izan zenuten  pazientziagatik.  Asko ikasi genuen!

1 2 4 5 ...6 7