Atala: "2. zikloa"

"IKAS-GELA" ANTZEZLANA

3.D taldean, H.A. ikasgaian "Ikas-gela" antzezlan hau landu dugu.

 

PATXI ZUBIZARRETA

Pasa den otsailaren 26an, Patxi Zubizarreta idazlea gure ikastetxera etorri zen. Bisita hau prestatzeko, laugarren mailako ikasleok hainbat lan burutu genituen. Idazlea hobeki ezagutzeko, bere biografia gelan landu genuen eta hainbat liburu ere  irakurri genituen, besteak beste, Markos kantinera eta Midasen eraztuna. Liburu hauek, gainera, aukera eman ziguten aniztasunaren inguruan eztabaidatzeko. Patxi Zubirrazetarekin oso erne eta gustura egon ginen eta aurretik prestatutako galderak egin genizkion. Arrunt esperientzia polita izan da eta asko ikasi dugu.

 

4. MAILAKOAK IZOTZ PISTAN

BIGARREN ZIKLOKOAK BIDE HEZKUNTZAKO SAIOETAN

Bigarren zikloko ikasleek egun  hauetan Bide Hezkuntzako saioak egin dituzte. Kotxez, bizikletaz edo oinez mugitzen garenean, kaleetan errespetatu behar ditugun arauak ezagutu eta praktikara eraman dituzte. Horretarako, Antsoaingo udaltzainek bikain bideratu dituzte saioak. Irudiak hemen dituzue ikusgai.

 

4. EGkoak OLLON

1 2 4 ...6 7