Atala: "3. zikloa"

Baratze astea - 6. mailakoak konpostajean

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean klikatu

Bertso saioa Julio Soto eta Irati Majuelorekin

Bertso saio berezia izan dugu Ezkaba eskolan Euskararen Astearen kari. Xabier Terreros bertsolaritza irakasle izan duten 5. eta 6. mailako ikasleek bertsoak egin dizkiete Julio Soto eta Irati Majuelo bertsolariei: hona hemen lagin txiki bat

 

Egun on, Julio Soto

dotore zabiltza

ta Irati Majuelo,

zer moduz zabiltza?

 

Ilusioa daukagu

zuek ikustean

pozik jarriko gara

zuek abestean

 

Oso gustuko dugu

guk bertsolaritza

bertsoak egitea

da gure bizitza

 

Eskolara etortzea

ez dugu asko maite

baina ostegunetan

bertsolariz bete.

 

Gero, saio ederra eskaini digute bertsolari gazteek; bideoan, saioaren bukaerako agurrak dituzue entzungai.

6. MAILAKOAK GONGORAN

 

Aste honetan 6. mailakook Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa bisitatu dugu, birziklatze planta eta Zabortegi kontrolatua ezagutzeko aukera izan dugularik. Halaber, hondakin gutxiago sortzeko aholkuak jaso ditugu. Esker mila Mankomunitateko langileei!!

 

5. MAILAKOAK DONOSTIAKO EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

 

Donostiara joan gara eta Miramongo Parke Teknologikoan dagoen Zientzia Museoa bisitatu dugu. Eureka Zientzia Museoak dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko eta teknika munduarekin loturiko jardueak eskaintzen duena.

Museoa bera bisitatzeaz aparte bi tailer burutu genituen: “Presio atmosferikoa” eta “Kimikaren Magia”, zein baino zein interesgarriago.

 

3. ZIKLOKOEN ZIRKOA

 

Hauek dira gure eskolako 5. eta 6. mailako artistak. PRIMERAN AKROBATAK!!!

5.D 5.E 5.F 5.G
6.D 6.E 6.F 6.G

1 2 4 ...6 ...7 8 9 10