KORRIKA TXIKIAREN EGUNEKO IRUDIAK

 

ELIKADURA - KUSKUSA RATATOUILLAREKIN

Azken asteetan elikaduraren gaia jorratu dugu 5. mailakook.   Gaiari amaiera emateko tutoreek prestatutako "kuskusa ratatouillekin" dastatzeko aukera izan dugu. On egin!!

 

DENONTZAKO KIROLA

 

5. mailako ikasleek, kirolari paraolinpikoa den LAURA GARCIA judoka, entzuteko aukera izan dugu. Zorte bat izan da Laura gurekin izatea eta oso gustora entzun dugu bere esperientzia.

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean klikatu

KORRIKAREN PETOAK PRESTATZEN

Datorren igandean, martxoak 9, korrika Antsoaindik igaroko da. Horrexegatik, Ezkaban Korrika Txikia ospatu nahi dugu ostiral goizean.

 

Korrika-ri merezi duen harrera emateko eskola ornitzen eta petoak koloreztatzen elkarlanean ibili gara.

 

Ongi etorri KORRIKA!!

 

MOTXILA 21

Pasaden asteazkenean, martxoak 21ean, Munduko Down Sindromearen Eguna ospatu zen.

Iñaki Alforjak  egindako dokumentala utzi zigun eta 4.mailako ikasleek ikusi genuen.

Izugarri gustatu zitzaigun! Zenbait momentutan hunkigarria izan zen eta emozionatu ginen!

Zorionak eta eskerrik asko Iñaki Alforka! Lan ederra egin duzu!

Mila esker Motxila XXIeko kideak zareten Ibai eta Xabi zuen hurbiltasunagatik eta gure galdereei erantzuteko  izan zenuten  pazientziagatik.  Asko ikasi genuen!

1 ... 5 6 7 ...8 ... 10 ...12 ...13 14 15 ... 44