BELATZ 5. MAILAKOEKIN

Asteartean Belatz komikilariaren bisita jaso genuen 5. mailako ikasleok. Berarekin komiki baten nondik-norakoak ezagutu genituen. Planoak, perspektiba, … Izugarri disfrutatu genuen bere marrazteko gaitasuna, azalpen eta marrazkiekin. Milesker!!


MARTXOAK 8

Martxoaren 8an, 5.mailakook Nazioarteko Emakumearen eguna ospatu genuen.

Horretarako, gure bizitzan garrantzitsuak diren emakumeen argazkiekin mural bat osatu genuen...izugarri polita!!
Honekin batera, guztiontzat eskubide berdintasunak eskatu genituen. Egun guztietan martxoak 8a ospatu behar dugulakoan...GORA EMAKUMEAK!!

INAUTERI EGUNEKO IRUDIAK

Argazkiak ikusteko irudien gainean klikatu

1. albuma 2. albuma
3. albuma 4. albuma

 

WINTER SONGS FESTIVAL

Ingeleseko saioetan taldeen arteko trukaketak egin ditugu. Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek “Winter Songs Festival” antolatu dute Haur Hezkuntzako bigarrren mailakoentzat eta txikiek trukean, abesti, dantza eta egindako lanen erakusketa prestatu dizkiete. Primeran pasa dugu elkarrekin ikasitakoa partekatzen eta errepikatzeko irrikitan gaude! Argazkiak ondorengo estekan dituzue ikusgai:

Argazkiak ikusteko irudiaren gainean sakatu / Para ver las fotografías hacer click sobre la imagen

ADINEN ARTEKO TAILERRAK

3,4 eta 5 urteko ikasleka elkar nahastu eta tailerrak eginen ditugu, baina aurretik elkar ezagutzea garrantzitsua denez, gaur hiru adinetako ikasleak nahastu ditugu eta gela ezberdinetan txokoetan jolasten aritu dira. benetan dibertigarria izan da beste txoko eta beste lagunak aurkitzea.

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean sakatu

1 ... 6 7 8 ...9 ... 11 ...13 ...14 15 16 ... 44