WINTER SONGS FESTIVAL

Ingeleseko saioetan taldeen arteko trukaketak egin ditugu. Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek “Winter Songs Festival” antolatu dute Haur Hezkuntzako bigarrren mailakoentzat eta txikiek trukean, abesti, dantza eta egindako lanen erakusketa prestatu dizkiete. Primeran pasa dugu elkarrekin ikasitakoa partekatzen eta errepikatzeko irrikitan gaude! Argazkiak ondorengo estekan dituzue ikusgai:

Argazkiak ikusteko irudiaren gainean sakatu / Para ver las fotografías hacer click sobre la imagen

ADINEN ARTEKO TAILERRAK

3,4 eta 5 urteko ikasleka elkar nahastu eta tailerrak eginen ditugu, baina aurretik elkar ezagutzea garrantzitsua denez, gaur hiru adinetako ikasleak nahastu ditugu eta gela ezberdinetan txokoetan jolasten aritu dira. benetan dibertigarria izan da beste txoko eta beste lagunak aurkitzea.

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean sakatu

5. MAILAKOAK ORDIZIAN

 

Edun ederra pasa genuen 5. mailakook Ordizian. Bertako azoka famatua ikusteko eta bertan baserritarrek saltzen dituzten produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izan genuen. Geroxeago, Elikadura eta Gastronomia Interpretazio Zentrua bisitatu genuen, non elikadura, osasuna eta kontsumo jasangarriaren inguruan gauza asko ikasi genuen. Azkenik, parkean bazkaldu eta jolasten egon ginen. Hau bai Inguruneko gai berriari hasiera emateko era bikaina!!


5 URTEKOAK - MANCOEDUCA

Aurreko asteazkenean 5 urteko ikasleek mankoedukako jarduera batean parte hartu zuten. Ura gure laguna zuen izena eta uraren garrantziari buruz hitz egin genuen. Jolas batzuk egin ostean, guztien artean uraren zikloa osatu genuen eta bukaeran abesti batzuk dantzatu genituen. Oso ongi pasa genuen eta asko ikasi zuten.

 

"EDABE MAGIKOA" 4.Dkoen ANTZEZLANA

1 ... 12 13 14 ...15 ... 17 ...19 ...20 21 22 ... 49