1. MAILAKOAK LIBURUAREN EGUNEAN

 

Apirilak 23, Liburuaren Eguna, lehenengo zikloko haur bakoitzak orri-markatzaile bat margotu zuen beste gelakide bati oparitzeko. Atzeko aldean lelo bat idatzi genuen: "Hotz ala bero, irakurri egunero".

 

3. ZIKLOKOEN ZIRKOA

 

Hauek dira gure eskolako 5. eta 6. mailako artistak. PRIMERAN AKROBATAK!!!

5.D 5.E 5.F 5.G
6.D 6.E 6.F 6.G

APIRILAK 23, LIBURUAREN EGUNA

HAUR HEZKUNTZA - 3 URTEKOAK.

LIBURUAREN EGUNA OSPATZEKO HIRU URTEKOOK ESKOLAKO LIBURUTEGIRA JOAN GINEN. LIBURUTEGIA EZ ZEGOEN OHIKO MODUAN, LURREAN KUXINAK ZEUDEN, OIHALAK PARETATIK ZINTZILIK, KANDELAK PIZTUAK….ZER GIRO EDERRA IRAKURTZEKO!!

BEHIN ESERITA, NATIK, EDURNEK ETA EIDERREK BI LIBURU IRAKURRI ZIZKIGUTEN: GOSE HANDIKO BELDARRA ETA UNTXITXO TXURIA.

JAKIN NAHI BADUZUE ZERTAN BIHURTU ZEN BELDARRA PASA ZAITEZTE GURE PASABIDEETATIK ETA GURE MARRAZKIETAN IKUSIKO DUZUE!!

 

 


2. MAILAKOEN JARDUERAK

Lanbideen gaia jorratzeko garaian, bigarren mailara zenbait guraso etorri zaigu, batzuk dantza politak erakusteko, eta beste batzuk suhiltzaileen lana zertan datzan jakinarazteko.

 

 

Xake-elkartrukea

5. mailako ikasleak 2. mailako ikasleekin bildu ziren xakean ikasi eta jolasteko.

Elkartruke interesgarri honetan, elkarrekin euskaraz aritzeaz gain, ederki ikasi zituzten xakearen arauak.

1 ... 14 15 16 ...17 ... 19 ...21 ...22 23 24 ... 45