ELUR ASTEA, IGANDEA - ASTELEHENA

BELATZ 5. MAILAKOEKIN

Gaur 5. Mailakook Mikel Santos, "Belatz", komikigilearen bisita izan dugu. Oso saio atsegina bezain emankorraz gozatu dugu. Komiki eta ilustrazioaren mundura bere eskutik hurbildu gara eta di-da batez hainbat truko ikasi dugu. Irudi eta irudimenaren bidezko komunikazioa hemendik aurrera gertuago izanen dugu.

 

JANTOKIKO TXALEKO GORRIAK

Ohitura onak lantzea behar-beharrezkoa da. Bada une bat bereziki zaindu nahi duguna, eta une hori da umeak gelatik jantokira joaten diren unea. Gelatik jantokirako  tarte horretan umeak ongi joan daitezen, poliki eta lasai,  beste baliabide bat txertatu dugu eguneko dinamikan: txaleko gorriak. Hori horrela, makinistarena egiten duten neskatoek edota mutikoek txaleko gorri bana eramaten dute orain. Txaleko gorriak erabiltzea oso positiboa izan delakoan gaude, eta jantokian ohitura onak jorratzen jarraituko dugu.

PATXI ZUBIZARRETA

Pasa den otsailaren 26an, Patxi Zubizarreta idazlea gure ikastetxera etorri zen. Bisita hau prestatzeko, laugarren mailako ikasleok hainbat lan burutu genituen. Idazlea hobeki ezagutzeko, bere biografia gelan landu genuen eta hainbat liburu ere  irakurri genituen, besteak beste, Markos kantinera eta Midasen eraztuna. Liburu hauek, gainera, aukera eman ziguten aniztasunaren inguruan eztabaidatzeko. Patxi Zubirrazetarekin oso erne eta gustura egon ginen eta aurretik prestatutako galderak egin genizkion. Arrunt esperientzia polita izan da eta asko ikasi dugu.

 

D´ELIKATUZ - 5. MAILAKOAK ORDIZIAN

5. mailakook Ordiziako Azoka eta D´Elikatuz Elikadura Interpretazio Zentroa bisitatu genituen. Alde batetik, bertako euskara ezagutu eta herriko jendearekin mintzatzeko parada izan genuen. Beste aldetik, gure etxera jaki fresko eta naturala eramateko aukera ere eduki genuen. Guk geuk prezioak eta elikagaien itxura aztertu, saltzaileekin zalantzak argitu, postu ezberdinetakoak  alderatu, eta azkenean gustukoena erosi genuen.

Herriko parke polit batean bazkaldu, solas eta jolas ibili eta gero, autobusa hartu eta Antsoainera.

Primeran pasatu genuen eguna !!!!

 

1 ... 16 17 18 ...19 ... 21 ...23 ...24 25 26 ... 45