ELKARREKIN JOLASEAN ETA EZ ELKARREN KONTRA

 

Abenduaren 21ean, eskolako Euskara eta Bizikidetza Batzordeek antolatutako ekimen bat egin genuen. Arratsaldez, eskolako ikasle guztiak jolasean arituko ziren patioetan. Hiru urteko ikasleek beraien artean jolastuko zuten. Lau urteko ikasleak bost urteko ikasleekin arituko ziren; lehenengo mailakoak, bigarren mailakoekin; hirugarren mailakoak, laugarren mailakoekin; eta bostgarren mailakoak, seigarren mailakoekin.
Lehenago ikasitako jolas kooperatiboak partekatuko zituzten eta, nola ez, euskaraz egin zuten. Horregatik, ekimen xume honekin amaiera polita eman genion bukatutako hiruhilekoari; euskaraz eta jolasean. Ikasi genituen jolas hauen bitartez, elkarlana ezinbestekoa dela ikustea bultzatu genuen. Jolas horietan ez zen irabazlerik izan edo, hobeki esanda, denok izan ginen irabazleak. Jolas horiek ikasterakoan, euskara arlo ez akademiko batean erabili genuen. Azken finean, Urteko Programazio Orokorrean ikasrturte hasieran adierazi genuen bezala, euskara eta bizikidetza diren zutabeak sendotzerako bidean aurrerapauso txiki bat eman nahi izan genuen.

 

JOE O´MARTIN

Joe O’Martin ipuin kontalari irlandarra Ezkaba Eskolan izan dugu goizean. Gruffalo ipuinarekin ingelesez gozatzeko aukera izan dute gaur Lehen Hezkuntzaren 1. mailako umeek, baita 2. mailakoek ere.

MARI DOMINGI HA VISITADO EZKABA!

Mari Domingi nos ha dado una bonita sorpresa hoy al aparecer en todas las clases de los niños y niñas de 3 años, donde ha estado con todos los txikis de Educación Infantil.

Gracias a Mari Domingi, hemos fijado la visita de Olentzero a nuestra escuela para el día 22 de este mes.

Mil gracias por venir, Mari Domingi!

 

 



 

MARI DOMINGI EZKABARA ETORRI DA!

Mari Domingiren ustekabeko bisita izan dugu gaur Ezkaba eskolan eta gelarik gela ibili da 3 urteko neska-mutikoekin.

Mari Domingiri esker, Olentzeroren bisita hitzartu dugu abenduaren 22rako.

Mila esker etortzegatik, Mari Domingi!


1. MAILAKOKEN ANTZERKIA INGELERAZ

1 ... 17 18 19 ...20 ... 22 ...24 ...25 26 27 ... 44