4. MAILAKOAK IZOTZ PISTAN

BIGARREN ZIKLOKOAK BIDE HEZKUNTZAKO SAIOETAN

Bigarren zikloko ikasleek egun  hauetan Bide Hezkuntzako saioak egin dituzte. Kotxez, bizikletaz edo oinez mugitzen garenean, kaleetan errespetatu behar ditugun arauak ezagutu eta praktikara eraman dituzte. Horretarako, Antsoaingo udaltzainek bikain bideratu dituzte saioak. Irudiak hemen dituzue ikusgai.

 

2016ko INAUTERIETAKO IRUDIAK

 


JOALDUNAK EZKABA IKASTETXEAN EGON DIRA

 


ELKARREKIN JOLASEAN ETA EZ ELKARREN KONTRA

 

Abenduaren 21ean, eskolako Euskara eta Bizikidetza Batzordeek antolatutako ekimen bat egin genuen. Arratsaldez, eskolako ikasle guztiak jolasean arituko ziren patioetan. Hiru urteko ikasleek beraien artean jolastuko zuten. Lau urteko ikasleak bost urteko ikasleekin arituko ziren; lehenengo mailakoak, bigarren mailakoekin; hirugarren mailakoak, laugarren mailakoekin; eta bostgarren mailakoak, seigarren mailakoekin.
Lehenago ikasitako jolas kooperatiboak partekatuko zituzten eta, nola ez, euskaraz egin zuten. Horregatik, ekimen xume honekin amaiera polita eman genion bukatutako hiruhilekoari; euskaraz eta jolasean. Ikasi genituen jolas hauen bitartez, elkarlana ezinbestekoa dela ikustea bultzatu genuen. Jolas horietan ez zen irabazlerik izan edo, hobeki esanda, denok izan ginen irabazleak. Jolas horiek ikasterakoan, euskara arlo ez akademiko batean erabili genuen. Azken finean, Urteko Programazio Orokorrean ikasrturte hasieran adierazi genuen bezala, euskara eta bizikidetza diren zutabeak sendotzerako bidean aurrerapauso txiki bat eman nahi izan genuen.

 

JOE O´MARTIN

Joe O’Martin ipuin kontalari irlandarra Ezkaba Eskolan izan dugu goizean. Gruffalo ipuinarekin ingelesez gozatzeko aukera izan dute gaur Lehen Hezkuntzaren 1. mailako umeek, baita 2. mailakoek ere.

1 ... 20 21 22 ...23 ... 25 ...27 ...28 29 30 ... 48