MEMORIA HISTORIKOA LANTZEN

Ezkabako gotorlekuan izandako ihesaldia eta ondorenngo sarraskiaren 80 urteurrena bete da aurten. Hori dela eta, Antsoaingo udaletxean antolatutako erakusketa ikustera joan gara. Oso interesgarria eta ikaragarria irudidtu zaigu han ikusi eta entzun dugun guztia. Datorren ikasturtean gaian sakonduko dugu. 

2. MAILAKOEN KANPALDIA

Bigarren mailako ikasle eta irakasleak Urriaren 15,16 eta 17an Astitzeko aterpera joan ginen kanpaldiz. Goizeko 9 etan alai eta kontent autobusean sartu ginen. Dena prest, motxilak, bokatak...Han begiraleekin elkartu eta altxorraren bila joan ginen herritik. Beranduago talo tailerra egin genuen,mmmm ze goxoa!!
Hurrengo egunean Mendukilo leizeraino joan ginen eta bidean Basajaun ikusi genuen, arratsaldez herri kirolak eta gauean festa... egin genituen. Oso gustura pasa genituen hiru egunak. Mila esker eta laister arte!!

Hemen dituzue argazki batzuk

Argazki gehaigo ikusteko irudiaren gainean sakatu

BARATZEAREN ASTEA

Aste honetan gure eskolan baratze astea ospatzen ari gara, baratzeko produktuak erabiliz jarduera ezberdinak burutuko ditugularik: tomate dastaketa, jasotako produktuekin erakusketa...

 

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean sakatu

EGOKITZAPENALDIA

Urtero bezala irailean zehar eskolako 3 urteko ikasleak egokitzapena aurrera eraman dute. Batzuk hasieratik pozik eta lasai sartu dira, beste batzuei kostatu zaie, eta negarrak entzun dira, guztia normala da. Poliki poliki ikasturtea aurrera doala erabat egokituko dira, ongi etorriak !!!!

 

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean sakatu

TXIKIEN FESTA

Aurreko ostiralean gure eskolako txikiek beraien festa antolatu zuten,

txupinazoa, zezenak. kilikiak, musika, dantza, gaixoa ni... goiza zoragarri pasatu zuten .

 

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean klikatu

1 2 3 4 ...5 ... 7 ...9 ...10 11 12 ... 47