Atala: "Haur Hezkuntza"

HERRIKO FESTAK

Antsoaingo festetarako berotzeko gure eskolako jaiak ospatzea erabaki dugu. Suziriak, peñak eta txarangak, kilikiak eta zezenak izan ditugu. Festa ederra ospatu dugu! Sorpresa handia izan dugu gainera herriko kilikiak etorri direlako!

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean klikatu

MARTXOAK 8

Martxoaren 8an, 5.mailakook Nazioarteko Emakumearen eguna ospatu genuen.

Horretarako, gure bizitzan garrantzitsuak diren emakumeen argazkiekin mural bat osatu genuen...izugarri polita!!
Honekin batera, guztiontzat eskubide berdintasunak eskatu genituen. Egun guztietan martxoak 8a ospatu behar dugulakoan...GORA EMAKUMEAK!!

ADINEN ARTEKO TAILERRAK

3,4 eta 5 urteko ikasleka elkar nahastu eta tailerrak eginen ditugu, baina aurretik elkar ezagutzea garrantzitsua denez, gaur hiru adinetako ikasleak nahastu ditugu eta gela ezberdinetan txokoetan jolasten aritu dira. benetan dibertigarria izan da beste txoko eta beste lagunak aurkitzea.

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean sakatu

5 URTEKOAK - MANCOEDUCA

Aurreko asteazkenean 5 urteko ikasleek mankoedukako jarduera batean parte hartu zuten. Ura gure laguna zuen izena eta uraren garrantziari buruz hitz egin genuen. Jolas batzuk egin ostean, guztien artean uraren zikloa osatu genuen eta bukaeran abesti batzuk dantzatu genituen. Oso ongi pasa genuen eta asko ikasi zuten.

 

ALAITXO HIRU URTEKOEKIN

Gaur hiru urteko neska-mutilek sorpresa handia jaso dute geletan; Alaitxok lehenengo bisita egin die. Oso pozik jarri da eskolako txikienek euskaraz nola hitz egiten duten ikusi duenean.

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean sakatu

1 3 5 ...6 ...7 8 9 10 11 12 ... 14