Atala: "Haur Hezkuntza"

HAUR HEZKUNTZAKOEN ARTEKO TAILERRAK

Hasi gara 4 eta 5 urtekoen artean tailerrak egiten. Oso gustura aritu gara: eskulanak egiten, jolasten, lanean sukaldean, musika tresnak ezagutzen...

Bi mailakoak nahastuak egotea oso interesgarria izan da, horrela gure artean gehiago elkar ezagutzen dugu eta.

Gogo handia dugu berriro tailerren eguna iristeko!

 

Argazkiak ikusteko, sakatu irudiaren gainean

4 urtekoak, gaztainak biltzen

Pasa den ostiralean 4 urteko lagunok Eugira joan ginen, Kintora. Udazkeneko koloreak ikusi eta bide batez gaztainak bildu nahi genituen; baina, hura sorpresa! Oso gaztain gutxi zeuden.
Beno, ez du axola; oso goiz polita zen, udazkeneko egun zoragarria suertatu zitzaigun eta. Oso ongi pasa genuen eta, beno, ahal genituen gaztain txikiak, morkotsak eta hostoak bildu genituen. Orain, gelan ikusi eta sailkatuko ditugu, eta udazkeneko txokoa sortuko dugu.
Argazkiak ikusteko irudiaren gainean sakatu

3 URTEKOAK ELKARREKIN JOLASEAN

 

Beste behin ere, eskola guztia patiora atera eta elkarrekin jolastu ginen! Zeinen ongi pasa genuen zezenen aurrean korrika egiten, baita 1,2,3 eguzkirekin ere! Hala ere geldi-geldi egotea ez da batere erraza....

 

HIRU URTEKOAK ANTSOAINGO ERRALDOIEKIN

Atzo, hiru urteko ikasleak Antsoaingo erraldoien etxean egon ziren. Aukera izan zuten Maritxu, Tasio, Kattalin eta Pablorekin dantzatzeko eta haien barruan egoteko!!  Eskerrak eman nahi dizkiegu Ikerri, Davidi eta Migueli aukera zoragarri hau eskaintzegatik!

 

HAUR HEZKUNTZAKOAK HERRI KIROLEAN

Kaixo lagunak, Euskararen astea abian dabil. Esan bezala, asteazkeneko arratsaldean, Dindaiaren eskutik Herri Kiroletan aritu ginen Haur Hezkuntzakook. Primeran pasa genuen! Horra hor argazki gehiago.


1 2 4 ...6 ...7 8 9 10 11 12 ... 14