Atala: "Haur Hezkuntza"

EUSKARAREN ASTEA - 3 URTEKOAK

Euskararen astea ospatzen ari garela aprobetsatuz ekintza berri bat sartu dugu Haur Hezkuntzan, adin ezberdinetako haurren arteko harremana lantzeko eta nola ez euskararen erabilpenari bultzada bat emateko. Primeran pasa zuten ikasleek beste gelak ezagutzen, jostailu ezberdinekin jolasten, haur ezberdinekin harremanatzen...


 

Euskararen asteko asteazken arratsaldean Herri Kiroletan aritu gara Haur Hezkuntzakook. Hor egon gara, morkotxak kentzen eta jartzen, txingak eramaten, zakuak elkarri pasatzen....Primeran pasa dugu!!

 


APIRILAK 23, LIBURUAREN EGUNA

HAUR HEZKUNTZA - 3 URTEKOAK.

LIBURUAREN EGUNA OSPATZEKO HIRU URTEKOOK ESKOLAKO LIBURUTEGIRA JOAN GINEN. LIBURUTEGIA EZ ZEGOEN OHIKO MODUAN, LURREAN KUXINAK ZEUDEN, OIHALAK PARETATIK ZINTZILIK, KANDELAK PIZTUAK….ZER GIRO EDERRA IRAKURTZEKO!!

BEHIN ESERITA, NATIK, EDURNEK ETA EIDERREK BI LIBURU IRAKURRI ZIZKIGUTEN: GOSE HANDIKO BELDARRA ETA UNTXITXO TXURIA.

JAKIN NAHI BADUZUE ZERTAN BIHURTU ZEN BELDARRA PASA ZAITEZTE GURE PASABIDEETATIK ETA GURE MARRAZKIETAN IKUSIKO DUZUE!!

 

 


JOKATU EGOKI, MESEDEZ!

Jokatu egoki, mesedez! kanpainarekin lotuta, Talde Berdeak, helburu batzuk planteatu zituen gure gelan hobe egoteko: TONO EGOKIAN HITZ EGITEA, ELKARREKIN JOLASTEA, MINIK ELKARRI EZ EMATEA ETA GAUZAK ELKARRI PASATZEA. Asteetan egon gara lantzen (eta lantzen jarraituko dugu noski!) eta egindako lana eskertzeko, Alaitxok eskutiz bat eta oparitxo bat utzi zigun gelan


 

ALAITXOK EMANDAKO ESKUTITZA

HH 1.E-ko ARTISTA TXIMISTAK

ZER GUSTORA IBILI GAREN ERRODILLOEKIN, PINTZELEKIN, ZILINDROEKIN...MARGOTZEN!!BAINA ZALANTZARIK GABE, DIBERTIGARRIENA, OINAK MARGOTZEA IZAN DA!!ZE HOTZA ZEGOEN MARGOA!


TULIPANAK EREITEN

Aurreko astean 5 urteko ikasleak tulipanak erein genituen. Poliki-poliki haziko dira eta gu noizbehinka baratzera joango gara prozesu hau ikusi eta bizitzeko. Espero dugu udaberrian baratza kolorez betetzea gure tulipanekin. Ikusiko duzue.

 


1 2 ...3 ... 5 ...7 ...8 9 10 11 12 ... 14