Bertso saioa Julio Soto eta Irati Majuelorekin

Bertso saio berezia izan dugu Ezkaba eskolan Euskararen Astearen kari. Xabier Terreros bertsolaritza irakasle izan duten 5. eta 6. mailako ikasleek bertsoak egin dizkiete Julio Soto eta Irati Majuelo bertsolariei: hona hemen lagin txiki bat

 

Egun on, Julio Soto

dotore zabiltza

ta Irati Majuelo,

zer moduz zabiltza?

 

Ilusioa daukagu

zuek ikustean

pozik jarriko gara

zuek abestean

 

Oso gustuko dugu

guk bertsolaritza

bertsoak egitea

da gure bizitza

 

Eskolara etortzea

ez dugu asko maite

baina ostegunetan

bertsolariz bete.

 

Gero, saio ederra eskaini digute bertsolari gazteek; bideoan, saioaren bukaerako agurrak dituzue entzungai.

Mezurik ez, oraindik


Form is loading...