Jolas topaketak

Gorputz Hezkuntzako irakasleen ekimenez, jolas topaketak egiten ditugu Ezkaba eskolan jostaldi garaian Lehen Hezkuntzako ikasleei begira.  Jolas topaketen helburua ikasleen arteko harremanak sustatzea da eta, nola ez, euskaraz mintzo daitezela. Era berean, ikasleen aisialdirako baliabideak eskaintzea du xede ekimen honek, neska mutikoek elkarrekin euskaraz hitz egin jostaldi garaian ere jolas parte-hartzaileen bidez. Bi edo hiru astez garatzen diren jolas topaketa hauetan, lehen hiruhileko honetan, “Zazpiak Bat” izeneko jolasa eginen da, eta,  bertan, seigarren mailako neska-mutikoek epaile eta antolatzaile lana hartuko dute bere gain. Animo!

 

Argazki gehiago ikusteko egin klik  iudiaren gainean

Ezkaban euskaraz nahi dugu hitz eta jolas!

Mezurik ez, oraindik


Form is loading...