Atala: "Orokorra"

BARATZEAREN ASTEA

Aste honetan gure eskolan baratze astea ospatzen ari gara, baratzeko produktuak erabiliz jarduera ezberdinak burutuko ditugularik: tomate dastaketa, jasotako produktuekin erakusketa...

 

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean sakatu

MARI JOSEREN JUBILAZIOA

Ikasturte bukaerarekin batera gure lankide Mari Jose Guillen jubilatzen zaigu.
Udaletxetik Ander eta Marta etorri dira eskolara eta bere lana eskertzeko lore sorta ederra ekarri diote. Eskolak ere Mari Josek egindako lana eskertu nahi du.
Zorte on Mari Jose zure etapa berrian.
 
Irudi gehiago ikusteko argazkiaren gainean sakatu

ESKALADA

Gure 5. Mailako ikasleak Antsoaingo eskalada taldearen eskutik datorren asteko Rokopoliseko txangoa prestatzen hasiak dira.

Azpimarratu beharra dago aste honetan primeran pasa dugula eta eskalatzaile profesionalak ziruditela! Gogoekin geratu zinetenak ez kezkatu, hurrengo astean Rokopoliseko irteera dugu eta bertan egun osoa izango duzue eskalatzeko eta zuen dohainak erakusteko!

Lerro hauetatik ere eskerrak eman nahi dizkiegu Javi eta Pablori urtero bezala egindako lan itzelarengatik.

Hona hemen egun hauetako argazki batzuk:

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean sakatu

BODYBALL TOPAKETA

Gorputz  Heziketako arlotik hirugarren hiruhileko honetan aurrekoetan bezala, jolastorduko garaian topaketak antolatu ditugu. Azkeneko hiruhilekoan Bodyball partidak izan ditugu eta 4, 5 eta 6. Mailako ikasleek parte hartu dute. Guztiak nahasiak eta elkarrekin aritzen ikusteko aukera izan dugu. Argazkietan ikus daitekeen bezala, denek primeran pasa dute elkarrekin jolasten!

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean klikatu

EZKABAKO JOALDUNAK ESKOLETATIK ANTZOKIETARA IKUSKIZUNA

Maiatzaren 13an, igandean Ezkaba eskolako joaldun taldearekin Gayarre antzokian egon ginen, Sortzen ekarteak antolatutako ikuskizuna gure doinuarekin alaitzen.

Irudi gehaigo ikusteko argazkiaren gainean sakatu

1 3 4 5 ...6 ...7 8 9 10 11