Atala: "Orokorra"

Olentzero eguneko irudiak

Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean sakatu

MARI DOMINGIREN BISITA

Abenduaren 5ean, astelehenean, Mari Domingiren bisita izan genuen. Olentzero hurbil dagoela eta hemendik gutxira eskolara etorriko dela iragarri zigun. Haur  Hezkuntzako geletan sartu ondoren, patioan abesten agurtu genuen.

Argazkia eta bideoak ikusteko irudien gainean klikatu

Bitartekaritza, gure eskolaren berezitasun bat

Bitartekaritza ikasleen arteko arazoak, liskarrak edota gatazkak konpontzen laguntzeko sistema bat da. 6. mailako ikasle jakin batzuk, lau neska eta 4 mutil, gatazkak konpontzeko prozedura batzuen jakitun, bitartekari lanetan aritzen dira eta gatazkak dituzten ikaskideei lagundu egiten diete. Ikasturte honetan honako hauek dira bitartekariak: Asier Gutierrez, Iratxe Markina, Saioa Villanueva, Asier Murillo, Jon Argandoña, Iratxe Fernández, Amaia Hernández eta Oihan García. Beraiek diotenez, “Arazorik baduzue, zuei laguntzeko prest gaude”. Laguntza eskatzen ahal diete 3 mailatik gotiko ikaskideek, bai ahoz, bai idatziz; horretarako, egokitutako postontzietan fitxa bat bete behar dute. Lerro hauetatik eskertu nahi diegu neska-mutil hauei ikaskideen arteko harremanak hobetzeko egiten duten lana. Prozedura hau aurrera eramateko, adostoki bat dago ikastetxearen 1. solairuan.

 

 

 

Zalantzarik gabe, ikasleek asko eskertzen duten zerbitzu hau Ezkaba eskolaren bereizgarri bat da.

 

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

Baratzearen Astea

Gure eskolan Baratzearen Astea berriki ospatu dugu.

4 urteko ikasle guztiek, adibidez, gure patioa politago ikusteko, loreak landatu zituzten.

Oso ekintza polita izan zen, eta udal lorezainak laguntzera eta aldi berean erakustera etorri ziren. Bai jatorrak, Alfredo eta Jabo; eskerrik asko!

 

Orain loreak zaintzea guztion artean dagokigu.

Jolas topaketak

Gorputz Hezkuntzako irakasleen ekimenez, jolas topaketak egiten ditugu Ezkaba eskolan jostaldi garaian Lehen Hezkuntzako ikasleei begira.  Jolas topaketen helburua ikasleen arteko harremanak sustatzea da eta, nola ez, euskaraz mintzo daitezela. Era berean, ikasleen aisialdirako baliabideak eskaintzea du xede ekimen honek, neska mutikoek elkarrekin euskaraz hitz egin jostaldi garaian ere jolas parte-hartzaileen bidez. Bi edo hiru astez garatzen diren jolas topaketa hauetan, lehen hiruhileko honetan, “Zazpiak Bat” izeneko jolasa eginen da, eta,  bertan, seigarren mailako neska-mutikoek epaile eta antolatzaile lana hartuko dute bere gain. Animo!

 

Argazki gehiago ikusteko egin klik  iudiaren gainean

Ezkaban euskaraz nahi dugu hitz eta jolas!

1 3 5 ...6 ...7 8 9 10