Atala: "Orokorra"

Premios literarios en Ansoáin

Preludio de las fiestas de Ansoáin, ayer por la tarde se procedió a la entrega de los premios de los distintos concursos que organiza el Ayuntamiento de nuestra localidad. Entre otros, se entregaros los premios correspondientes a los concursos literario y de bertso-paperak. Queremos felicitar a todos los chicos y chicas de nuestra escuela que participaron en dichos concursos, y, muy especialmente, a aquellos que han resultado ganadores en las diferentes categorías:  Mikel Beriain López,  Peio Elezcano Astigarraga, Irune Sanchez, Irune Saenz Herruzo, Aroa Lizarazu Nadales, Xabier Setoain Apezetxea y Alicia Cantero Rivera.

Enhorabuena y, para terminar, animarles a que sigan escribiendo.

Ikasturte bukaerako jaia

Ikasturte bukaerako jaia ospatu genuen iragan larunbatean, eta bereziki 6. mailakoek jaso zuten agur berezia. Bukatu da haientzat bederatzi urteren ibilbidea Ezkaba eskolan, baina badakite eskolaren ateak zabalik izanen dituztela aurrerantzean ere. Hementxe dituzue larunbateko jaiaren argazkiak ere, oroitgarri.

2. eta 6. mailakoak elkarrekin ipuinen bidez

Joan den ostiralean 2. F eta 6. E mailakoek burututako ekintzari amaiera eman genion ipuin banaketarekin. Oso positiboa izen zen ekimena, elkar ezagutzeko aukera eman zigulako eta, aldi berean, irakurketarako zaletasuna landu baikenuen.

 

 

Mila esker ikasle guztiei jarduera polit honetan parte hartzeagatik!!

Jolas kooperatiboak, Xaloa telebistan

Ezkaba ikastetxe publikoan "Jolas kooperatiboak" izeneko ekimena bihar, hilak 27, berriz ere eginen dugu; aurreko aldian Xaloa telebistakoek grabatu egin zuten.

 

Jolas kooperatiboen bidez ere, oraina eta geroa ereiten.

Xake erakustaldia Gazte Berriak-en eskutik

Euskararen Astearen baitan, atzo xake erakustaldi bikaina izan genuen Ezkaba eskolaren aterpean, arratsaldeko saioak bukatuta.

Zorionak parte hartu zenuten guztiei eta, bereziki, Gazte Berriak-eko monitore euskaldunei, mila esker anitz!

 

1 2 3 ...4 ... 6 ...8 ...9 10 11 12