YOLANDA ARRIETAREKIN

Yolanda Arrietarekin kontu-kontari

Yolanda Arrieta idazlea eskolako liburutegian izan zen abenduaren 15ean, liburuz beteriko maleta lagun zuela. LHko 3. mailako ikasleek primeran pasatu zuten haren ipuinak eta bestelako kontuak entzuten. Neska-mutilen garuna ezezik, haien bost zentzumenak ere esnarazi zituen Arrietak. Etxebarriko idazleak Oinutsik Jauregian ipuina kontatu zien, beste hainbat poematxoren artean. Ikasleek idazlearen bizimoduari buruzko galderak egiteko aukera izan zuten, baita bere liburuak sina zitzan eskatzeko ere. Itzuli laster, Yolanda, gu ez gara aldaketaren beldur!

Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero hemen sakatu

Mezurik ez, oraindik


Form is loading...