LAU URTEKOAK ILUNDAINEN

HIRU URTEKOAK ANTSOAINGO ERRALDOIEKIN

 

Antsoaingo erraldoien konpartsa ikustera joan ginen.Bai ongi pasa genuela! Zelako begiradak!Sentimenduak pil-pilean egon ziren, beldurra, emozioa, poza, harridura.....

 


6. MAILAKOAK BELAGUAN

Hauek dira Belaguatik jaso ditugun argazkiak. Gehiago jaso ahala argitaratuko ditugu.

 


INAUTERI EGUNEKO IRUDIAK

 

)

5. MAILAKOAK ORDIZIAKO AZOKAN

 

ORDIZIAKO

AZOKA ETA “D´ELIKATUZ” ZENTROKO

TXANGOA

 

5. Mailakook unitate berria lantzen hasteko , XVI. mendetik hona ia etenik gabe egiten den Ordiziako azoka eta “D´Elikatuz” elikadura interpretzio zentroaren bisita egitea pentsatu genuen.


AZOKA

Ordizia Donostiatik 40 kilometrora dagoen herria da. Herria alde zaharraren inguruan  biltzen da. Plaza Nagusian asteazkenero 1512. urtean egiten hasi zen azoka burutzen da. Ordiziakoa herrialdeko azokarik garrantzitsuena dugu.


“D´ELIKATUZ”  ELIKADURA ETA GASTRONOMIA ZENTROA

Ordiziako herriaren muinean “D´elikatuz” izeneko elikaduraren eta gastronomiaren zentroa ireki zen 2005eko martxoaren 17an. Bertan, dastamenari eta osasunari eskainitako txokoa bisitatu genuen. Dastamenaren arloan, gure lurrak ematen dituen elikagaien zaporeak eta testurak ezagutu genituen. Osasunaren arloan, berriz, elikagaiez, dieta orekatuez, elikadura-arazoez... hitz egin eta gauza asko ikasi genituen.


Elikaduraren bidez osasuna sustatzeko gida praktikoa

(ikusteko irudiaren gainean sakatu)

 

 


 

1 ... 30 31 32 ...33 ... 35 ...37 ...38 39 40 ... 46