SANTA AGEDA

 

Haur Hezkuntzakoak Udaletxe Plazan


Ezkabako ikasle guztiak Santa Ageda bezperan


 

 

Euskal Herria osoan, tradizio handiko festa otsailaren 4an ospatzen da; Santa Agedaren bezpera. Kale eta etxez etxe ibiltzen da jendea taldeka bertso zaharrak abesten eta diru eta jakiak biltzen. Zenbait herritan, Santa Ageda festa bezperan iragarri egiten da kanpaien deiaz eta zintzarrien hotsez sorgiñak uxatzeko. Bestetan, sutzarrak pizten dira kanpai dorreetan eta kaleetan, baina kalez kale kantatzen ibiltzea da ekintza hedatuena. Makilen kolpeek bertsoen kantuak laguntzen dituzte, udaberriaren alde daudela eta neguari adio esateko: “hau da, neguan lurra lo dagoela, eta kolpeka zera esan nahi zaio”.

Antsoaingo eskolan ere, otsailaren 4an, osteguna, Santa Agedaren bezpera ospatuko dugu. Goizean eskolako zenbait taldek herriko zenbait tokitan abestuko dugu. Gero 16:00etan eskolako berdegunean denok elkartuko gara eta Santa Agedako bertsoak kantatuko ditugu.

 


 

KOPLAK - MAKILEN ERRITMOAZ

 

(Ikusteko irudiaren gainean sakatu)


INAUTERIAK

Urtero inauteriak ospatzen ditugu. Ikasturte bakoitzean mozorroak egiteko gai orokorra aukeratzen dugu. Gai orokor horren inguruan maila bakoitzak bere janzkera aukeratzen du. Edozein gai hartuta ere, Antsoainen badira bertako inauterietako pertsonaiak. Hauek dira:

Jatorra
Ezkabaiu
Jatorratxiki
Mariziriki

 

 

Talde guztiek prestatutako mozorroekin sekulako festa antolatzen dugu herrian zehar. Bukaeran herriko frontoian mozorroen erakustaldia eta dantzaldi paregabea burutzen ditugu.

 

OLENTZERO

Euskal Herri osoko eskola guztietan gertatzen den bazala, gurera ere Olentzero abenduaren 22an inguru etortzen da. Oso egun berezia izaten da. Txikiak eta handiak bere bisitaldiaz gozatzen gara eta ekitza bereziz eskolan ematen dugun urteko azkeneko eguna betetzen dugu.

Adenduaren hasiera, eskola girotzeko sarrera apaintzen dugu. Olentzero, Mari Domingi, arkumea...eta batez ere, gure eskutzitzak biltzeko postontzia jartzen dugu.

 

Festaren eguna iritsi baino egun batzuk lehenago Mari Domingiren bisita josotzen dugu. Gela guztietatik pasatzen da eta Olentzero laister eskolara etorriko dela iragartzen digu.

Eguna iristen denean, goizeko bederatziak Olentzero eskolan sartzen da. Eskolako atean harrera egiten diogu.

Festa hasteko, hirugarren zikloko ikasleek dantza batzuk Olentzerori eskeintzen dizkiote.

Gero, Olentzero gelaz gela pasatzen da. Berarekin hitz egiteko eta abesteko momentu aproposena da. Gaztainak eta batzuetan, oparitxoren bat banatzen digu. Olentzerok beti euskaraz hitz egiteko gomedio eta animoa ematen digu.

Handiei gaztaineroak berak gaztainak patioan banatzen dizkie. Gero, pelikula bat ikustera herriko antzokira joaten dira.

 

Txikiek kiroldegian jaialditxo bat antolatzen dute kiroldegian eta frontoian eta horrela, goizeko festari amaiera ematen diote.

 

 

KORRIKA

 

Bi urtetan behin Euskal Herria osoan gertatzen den bezala, gure eskolan ere Korrika ospatzen dugu. Euskararen aldeko ekimena Antsoainera hurbiltzen denean eskolan gure festa eta korrika propioa osapatzen dugu. Korrka txikia deitzen diogu eta Antsoainen zehar taldeka eta zatika denon artean lekukoa eramaten dugu. Bukaeran, berriro eskolan sarturik jai ederra antolatzen dugu. 

 

 

ANTSOAINGO FESTAK

Irailako hirugarren astean herrian Antsoaingo festak ospatzen dira. Jai giroan murgildurik eskolako txikienek jaiari bere ekarpen propio egiten diote.  Horrengatik iralean eskolako patioetan ikusten dira peñak, zezentxoak, musika edo gure herriko festeetan ohikoak diren elementuak.

 

   
   

1 2