Atala: "Olentzero"

OLENTZERO

Euskal Herri osoko eskola guztietan gertatzen den bazala, gurera ere Olentzero abenduaren 22an inguru etortzen da. Oso egun berezia izaten da. Txikiak eta handiak bere bisitaldiaz gozatzen gara eta ekitza bereziz eskolan ematen dugun urteko azkeneko eguna betetzen dugu.

Adenduaren hasiera, eskola girotzeko sarrera apaintzen dugu. Olentzero, Mari Domingi, arkumea...eta batez ere, gure eskutzitzak biltzeko postontzia jartzen dugu.

 

Festaren eguna iritsi baino egun batzuk lehenago Mari Domingiren bisita josotzen dugu. Gela guztietatik pasatzen da eta Olentzero laister eskolara etorriko dela iragartzen digu.

Eguna iristen denean, goizeko bederatziak Olentzero eskolan sartzen da. Eskolako atean harrera egiten diogu.

Festa hasteko, hirugarren zikloko ikasleek dantza batzuk Olentzerori eskeintzen dizkiote.

Gero, Olentzero gelaz gela pasatzen da. Berarekin hitz egiteko eta abesteko momentu aproposena da. Gaztainak eta batzuetan, oparitxoren bat banatzen digu. Olentzerok beti euskaraz hitz egiteko gomedio eta animoa ematen digu.

Handiei gaztaineroak berak gaztainak patioan banatzen dizkie. Gero, pelikula bat ikustera herriko antzokira joaten dira.

 

Txikiek kiroldegian jaialditxo bat antolatzen dute kiroldegian eta frontoian eta horrela, goizeko festari amaiera ematen diote.