SANTA AGEDA

 

Haur Hezkuntzakoak Udaletxe Plazan


Ezkabako ikasle guztiak Santa Ageda bezperan


 

 

Euskal Herria osoan, tradizio handiko festa otsailaren 4an ospatzen da; Santa Agedaren bezpera. Kale eta etxez etxe ibiltzen da jendea taldeka bertso zaharrak abesten eta diru eta jakiak biltzen. Zenbait herritan, Santa Ageda festa bezperan iragarri egiten da kanpaien deiaz eta zintzarrien hotsez sorgiñak uxatzeko. Bestetan, sutzarrak pizten dira kanpai dorreetan eta kaleetan, baina kalez kale kantatzen ibiltzea da ekintza hedatuena. Makilen kolpeek bertsoen kantuak laguntzen dituzte, udaberriaren alde daudela eta neguari adio esateko: “hau da, neguan lurra lo dagoela, eta kolpeka zera esan nahi zaio”.

Antsoaingo eskolan ere, otsailaren 4an, osteguna, Santa Agedaren bezpera ospatuko dugu. Goizean eskolako zenbait taldek herriko zenbait tokitan abestuko dugu. Gero 16:00etan eskolako berdegunean denok elkartuko gara eta Santa Agedako bertsoak kantatuko ditugu.

 


 

KOPLAK - MAKILEN ERRITMOAZ

 

(Ikusteko irudiaren gainean sakatu)


Mezurik ez, oraindik


Form is loading...