Atala: "Ikasturteko funtzionamendu arauak"

IKASTURTEKO FUNTZIONAMENDU ARAUAK

 

Urtero bezala eta eskolako martxa eta bizikidetza giro on bat lortzeko, funtzionamendu arau hauei kasu egitea ezinbestekoa da:

SARRERAK ETA IRTEERAK

  • Eskolako ateak goizean 9:05ean eta arratsaldean 14:55ean itxiko dira.
  • Kanpoko ateak (burdin hesikoak), eguerdian 13:05ean itxiko dira, eta berriro 14:40ean irekiko dira. Arratsaldean aurreko patioko atea 17:45ean itxiko da.
  • Jantokiko ikasleen segurtasuna ziurtatzeko, 14:40etan soilik igerilekuaren ondoan dagoen ate handitik sartu beharko zarete.
  • Ikasleak eskola orduetan ezin dira ikastetxetik bakarrik atera, beti heldu batekin aterako dira.
  • Eskola amaitzean, bai goizez bai arratsaldez, ikasleak heldu baten laguntzarekin atera beharko dira, 5. Eta 6. Mailakoak izan ezik. Lehen hezkuntzako 3. Eta 4. Mailako ikasleak laguntzarik gabe atera daitezke gurasoek baimen berezi bat sinatuz gero. Baimen orria tutoreek ikasleei banatuko diete.
  • Ikas - orduetan gurasoak ezin dira geletara igo.
  • Eskolatik ateratzeko edo kanpotik sartzeko, ikastorduetatik kanpo eta justifikatu gabea bada, klase aldaketetan egingo da eta atezainarekin igoko da: 9:50, 10:40, 11:10, 12:00 edo 15:40ean.
  • Behar beharrezkoa ez bada, ez erabili telefonoa mandatuak emateko. Irakasleei edozer esateko ohar  baten bidez egin edota mailako posta elektroikoa erabili. Tresna hau erabiltzeko arauak tutoreak jakinaraziko dizkizue. Edozein kasutan, hurrengo egunerako abisuak emateko EZ ERABILI sistema hau, mesedez. Honetarako ikaslearen agenda edo ohiko prozedura erabili.
  • Haur Hezkuntzako hamaiketakoa: ikasleek beraiek geletara eraman beharko dute. Poltsatan banatu garraioa errazteko eta pisua arintzeko. Edozein kasutan, poltsak atezaintzan ez utzi.
  • Etxean ahaztutako etxekolanak, motxilak, hamaiketakoak...EZ UTZI ATEZAINTZAN, hau da, ez ekarri eskolara. Honen helburua, ikasleen autonomia indartzea baita.

 

MOBILAK, JOKU ELEKTRONIKO, mp3  ETA ABARREKOAK

  • Ikasleek debekatua dute aurrekoak erabiltzea.

 

LITXARRERIAK

  • Eskola orduetan, ezin da litxarreriarik jan.

 

BALOI ETA PILOTAK

Istripuak eta liskarrak ekiditeko, eskolako ordutegian guk banatutako baloiak soilik erabili ahal izango dira. Gogorrak ez diren baloiak banatuko dira eta jolas espazio egokiak definituko dira. Beraz, eskola ordutegian ezin izango dira erabili etxetik ekarritako balioak. Ekartzekotan eskola ordutegitik kanpo erabiliko dira. Modu berean 16:30etatik aurrera atzeko hesidun patioan ez ibiltzea baloiekin eta futbolean aritzeko denak atera arte itxoitea eskatzen dizuegu (16:45). Mesedez denon mesedean, komentatu arau hau zuen seme-alabekin.