EZKABA PROIEKTUA - LAPBOOK

Pasa den ostegunean, azaroak 8,  Barañaingo Alaitz ikastetxera joan ginen 6.mailako ikasle batzuk. Bertan klasean landutako Ezkaba proiektua aurkeztu genuen. Honetarako gure proiektua lantzeko egindako Lapbookak eraman genituen eta binaka hango ikasleei  ikasitako guztia kontatu genien.

Oso esperientzia aberasgarria izan zen guretzat, egindako lanaz oso harro sentitu ginelako.  Mila esker Alaitzeko ikasleei entzule onak izateagatik! Bisita bat zor diguzue!

 

 Argazki gehiago ikusteko irudiaren gainean klikatau

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

.

EUSKARA BATZORDEA

 

Batzorde hau zuzendaritza eta ziklo bakoitzeko ordezkari banaz osatzen da ikasturtero oso esparru zehatzean lan egiteko asmoz:  Euskararen erabilera indartzea gure Ikastetxean.

 

Horretarako 4 eremu hauetan jarduera bereziak antolatzen dira:

-Ikasleentzako kanpaina bereziak

-Irakasleentzako baliabideak eskaintzea

-Familien inplikazio eta laguntza bultzatzea

-Ikastetxeko ekintza berezietan euskara ardatz izatea

 

Honen  berri Batzordeko Sites gunean topatuko duzue:

Blogean sartzeko Alaitxoren gainean klikatu

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

IHESALDIAREN 80. URTEURRENA

Maiatzean memoria historiko hurbila ikasi dugu 6. mailan. Izan ere, azkeneko asteetan, Ezkaba mendian orain dela 80 urte gertatutako ihesaldia eta hark ekarri zuen sarraskia ezagutu eta aztertu dugu.

 

Gai honekin ikasleak oso motibatuta egon dira eta interes handiarekin irakurri dugu garai hartako lekukoek idatzitako testuak. Ezagutu ditugun gertakarien hurbiltasunak balio handia izan du motibazio horretarako. Ezin dugu ahaztu ikasle hauek duten adina, eta horren ondorioz beraiek egiten dituzten galdera batzuk ezin dizkiegula erantzun kontzeptu eta inguru historikoak menperatzen ez dituztelako. Azken finean, orain historia ikastea ez dugu helburu izan, beraien buruei egin dizkieten galderak egitea baizik; zergatik gertatu zen hau guztia?

 

Nafarroako Gobernuak planetarioan antolatu duen erakusketa ikustera joan gara. Bertan, Koldo Pla izan dugu gidari.Ezkaba mendira igo gara eta han, berriro Koldo Pla gidari, Gotorlekua  eta Botilen Hilerria bisitatu ditugu. 

 

Nafarroako Gobernuak orain dela bi urte plan bat martxan jarri zuen Nafarroan 1936ko matxinada faxistaren ondorioz fusilatu zituzten ehundaka nafar eta gaur egun nonbait lurperatuta daudenak aurkitzeko eta hilobitik ateratzeko. Horretarako, Aranzadi elkartearekin akordio bat sinatu zuen. Nonbait lurperatuta dauden ehundaka fusilatu horien artean, Ezkabako gotorlekutik ihes egindako eta ihesaren bidean fusilatutako gehienak daude. Gaur egun gelditzen diren lekukoen aitortzari esker, errepresaliatutako gizon haien gorpuzkinak tantaka agertzen ari dira. Agertu ahala, hilobtik etera eta identifikazio prozesuari ekiten diote bere familikoekin kontaktatzeko eta gorpuzkinak emateko. 

 

Maiatzaren 22an, 80. urteurrena betezen den egunean, gotorlekutik ihes egindako bi preso galiziarren gorpuzkiak hilobitik atera dituzte eta gure ikasleekin bertan egon gara. Esperientzia itzela izan da denontzat. Egoerak eskatzen zuen errespetuzko jarrera ederki erakutsi  dugu. Pako Etxeberriak eta Lourdes Herrastik emandako azalpena arretaz entzun eta nahi izan ditugun galderak egin ditugu. Harrigarria iruditu zaigu gorpuzkiak lurretik ateratzeko egiten duten lana. Tristura handia sortu digu ikusteak errurik gabeko 20 urteko bi gazte hauen gorpuek 80 urte hortxe lur azpian eman dituztela.

Egun ahaztezina asteartekoa!!!

Leranotz                                        Ezkabako gotorlekua

L     

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

IKASTEKO KOOPERATU KOOPERATZEN IKASI (IK-KI)

Irakaslegoa metodologia kooperatiboa formakuntzarekin jarraitzen du, pixkanaka pixkanaka  eguneroko lanean txertatuz.

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

HEZIKETA EMOZIONALA

Heziketa emozionala programa, Gizarte eta Hiritar Balioak izeneko arloan txertatzen dugu, gutxienez astean saio bat eskainiz. Hezkuntza-prozesuak garapen emozionala sustatzea du helburu, oinarrizko osagarri gisa. Ikasleak ezagutza eta konpetentzia emozionaletan trebatzea da gakoa, bizitza pertsonal eta profesional arrakastatsua izan dezaten, eta ongi-izatea —osasunari eta bizikidetzari dagokionez— lor dezaten.

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

1 3 4 5 ...6 ...7 8