MURGILTZE METODOA

 

 

Haurrak elebidunak izatea da gure helburua. Haurrek helduek baino erraztasun handiagoa dute edozein gauza ikasteko,  hizkuntzak batez ere. Honetarako, murgiltze eredua erabiltzen dugu.

Hauexek dira murgiltzearen oinarriak:

  • Murgiltzeak hizkuntzaren erakusketa goiztiar eta intentsiboa proposatzen du.
  • Ikasleak erreferentzi puntu garbiak behar ditu. Pertsona eta giro positibo eta atseginekin lotu behar du euskara.
  • Hizkuntza modu naturalean ikasten den eran ikastea proposatzen du, baina eskolako inguruan.
  • Ikasketa testuinguratua proposatzen du, eskola edukiekin ikaskuntzan zentratua.
  • Komunikazio egoera errealak bizitzea aldarrikatzen du.


Lehenengo egunetik gure ikasleak euskara entzuten du, irakasleek euskaraz egiten diote, euskal musika entzuten du, euskal jolasak…Euskaldun giro batean murgiltzen da. Giro goxo eta atsegin bati esker haurra erraz egokituko da, eta euskara atsegina den giro batekin harremanduko du.

Euskara, ikasi ahala, gaztelaniarekin batera erabiltzea da helburua. Hala, euskara maila ona eskuratuko du.

Egindako ikerketa ezberdinek ziurtatzen dute ikasle elebidunek sormen ahalmen handiagoa dutela, pentsamendu kritikorako gaitasunak, eta aurrezagutzekin konekzioak egiteko  erraztasuna. Bi hizkuntza menperatuta, errezagoa da hirugarrena ikastea hau da, eleanitza izatea.

 

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

ANIZTASUN PLANA

 

Ikasle guztiak ezberdinak direlakoz,

batzuk hezkuntza premia berariazkoak dituztelakoz,

beste batzuk ikaste nahasteak,

edo ikasteko erritmo ezberdinak,

edo komunikatzeko zailtasunak

edo izaera ezberdinak dituztelakoz…

 

 

Aniztasunari aurre egiteko eskola antolatzen dugu:

  • Bi irakasle gela berean
  • Bai klasean, bai gelatik kanpo talde hetereogeneokin lan egin.

 

Eta profesional ezberdinek elkar lanean:

  • Tutoreak
  • Logopeda
  • Laguntza irakasleak
  • Orientatzaileak
  • Zaintzaileak

lan programak eta neurriak hartuz.

Debes ser miembro de este blog para ver los comentarios. ¡Identifícate ahora!


El formulario está cargando...

EBALUAZIOA

 

Irakaskuntza/ikaskuntza prozesua etengabe hobetu dadin, gure metodologian ebaluazioa funtsezko baliabidea da.

Ebaluazioa jarraia, esanguratsua eta globala izanen da.

Zertan datza ebaluazioa?

  • Ikasleari bere ikasketa prozesuan laguntzen du, zailtasunak gaindituz.
  • Ikasketaren emaitzak egiaztatu eta baloratzea, lorpenak zehaztuz.
  • Ikaskuntza  prozesuan etengabe hobekuntzak sartze ahalabidetzen du.

 

Komunikazio bide hauek erabiltzen dira familiei informazioa emateko:

  • Gelako bilerak. Ikasturte hasieran bilera bat egiten da, ikasturteko helburuak, edukiak, arauak, ateraldiak… azaltzeko. Behar izanez gero, urtean zehar tutoreek beste bilera batera dei dieziekekete familiei.
  • Elkarrizketak. Ikasturtean, gutxienez bi egiten dira ikasle bakoitzaren familiarekin; eta tutoreak edo familiak horren beharra ikusten duten aldi guztietan. Astelehena da irakasleekin hitz egiteko eguna, goiz ala arratsaldez, tutorearen arabera. Espezialista batekin hitz egin nahi izanez gero, tutorearen bidez hitzordua eskatu.
  • Idatzizko txostenak. Hiruhilabetean behin bidaltzen zaizkio familiari. Hezkuntza-etapa bakoitzaren berezitasunak aintzat hartuta, ebaluazio txosten bat egituratzen da.

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

BIZIKIDETZA PLANA

 

 

Norbere buruarekiko, besteekiko eta inguruarekiko errespetua landuz bizikidetza positiboa bultzatzen duen eskola izan nahi dugu.

 

Gure ikasleak autonomoak izatea dugu helburu, erabakiak hartzeko gai izango diren gizakiak, jarrera kritikoa garatuko dutenak, enpatia, eta guzti hau lortzeko bizikidetza positiboaren oinarria den errespetua landu beharko da:

 

  • Norbere buruarekikoa: Autoestima, Autonomia, lan eta erantzukizun azturak garatuz
  • Beste Pertsonekikoa: Heziketa, sexu eta generoen arteko berdintasun harremanetan eta harremanetarako zein, nork bere sexualitatea eta besteena onartuta, pertsona bakoitzaren ekarpenak eta balioak aintzat hartuz. Enpatia landuz Eskola Komunitatea osatzen dugun taldeen erlazioa komunikazioan eta elkarrenganako errespetuan oinarrituz.
  • Ingurugiroarekikoa,  jasangarritasunaren aldeko jarrera transmitituz
  • Kultur anitzekiko errespetua. Geure kulturak berezkoak dituen alderdiak balioetsi eta ezagutzera emanez eta hemendik abiatuta, munduko bertze herri eta komunitateen kultura eta egoerei irekitzea

 

Ikasleak seguru sentitzen badira eta ongizate pertsonala badute, kurrikulumeko helburuak lortzeko aukera handiagoa izanen dute. Beraz, bi hauek, gure eskolan banaezinak dira.

 

Bizikidetza egokia lortzea eguneroko helburua izan behar du. Honetarako bizikidetza plana urtero landu eta ebaluatu behar den proiektua izan behar du, proiektu berriak sartuz eta lortutakoa errepikatuz.

Ikasle bakoitzak bere betebeharrak eta eskubideak ezagutu beharko ditu eta horretan jardun,  giro ona bere erantzukizuna bihurtuz.

 

           

Bizikidetza Plana ondorengo puntu hauen garapena da:

Lan prebentiboa ongi garatzea ezinbestekoa da:

 

  • lkar ezagutza bultzatzea
  • Gatazkak konpontzeko erak erakutsi eta praktikatzea
  • Bizikidetzarako aukerak eta jokaera positiboak areagotzea
  • Familiei arlo honetako geure helburuak eta prozedurak jakinaraztea

 

 Gatazkak edo erasoak ematen direnerako protokolo eraginkor bat edukitzea :

 Egoera larrian dauden ikasleak ahalik eta lasterren identifikatu behar dira

  • Neurriak hartu guztiekin
  • Familiekin harremanatu
  • Barne araudia eguneratua eta praktikoa

 

Ikasturtero Ikasturteko Bizikidetza Planerako ekintzak zehaztu egiten dira.

 

Bizikidetza planaren barruan bitartekaritza plana eta barne araudia dauzkagu, giro egokia sortzeko bi baliabide ezberdin.

Ikasleen ongizatea familien ongizatea den aldetik, beraien parte-hartzea eta guztion arteko elkarlana funtsezkoak izanen dira.

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

BITARTEKARITZA PLANA

Gure eskola giza komunitatea izanik, pertsonen arteko harremanetan ohikoak diren arazo, istilu edota konpondu eta zuzendu beharreko egoerak sortzen dira. Egoera hauek ikasleen artekoak izateaz gain beste edozein pertsonen artekoak ere izan daitezke. Egoera hauek zuzentzeko kasu gehienetan irakasleen parte hartzea nahikoa izaten da. Zenbait kasutan, ikasle edo besteen arteko istilu edo arazoetan eskolan adostutako arautegiaren urraketak sortzen dira eta, horren ondorioz, eskolako Barne Araudiaren aplikazioa ezinbestekoa suertatzen da. Hori gertatzekotan egindako faltari dagokion neurri punitiboa aplikatu egin behar da. Testuinguru honetan, Barne Araudia aplikatu baino lehenago arazoak konpontzeko eta bideratzeko irakaslegoaren parte hartzeari bitartekaritza deitzen diogu. Hau ez da berria gure eskolan eta gaur egun, bizikidetza planaren ildoari jarriatuz, aurrerapasu garrantzitsua eman nahi dugu gure BITARTEKARITZA PLANArekin.

ZER DA GURETZAT BITARKARITZA?

Bi pertsonak edo gehiagok duten gatazka baten aurrean, era neutral eta bordondatezkoaz beste baten partea hartzea lehenengoek beraien kabuz gatazka konpondu edo alda dezaketen.

ZERTAN OINARRITZEN GARA?

Gatazkak aldatzeko eta ikasteko aukera bat suposatzen duela ikusten dugu.

Bitarkeraia ez da gatazka konponduko duena baina bai gatazka konpontzen lagunduko duena.

Ikasleak beraien gatazken arduradunak dira eta beraien kabuz konpontzeko gai izan daitezke.

Gatazka bat konpontzeko bide bat baino gehiago dago.

Haurrak ongi sentitzen direnean ongi portatzen dira.

Lehiakortasunak gatazkara bultzatzen gaitu. Elkarlanak berriz, hobeto ikastera eta harreman sendoago eta sakonagoak izatera eramaten gaitu.

Bitartekaria gatazkaz interesatzen da baina ez du iritzirik ematen.

ZEINTZUK DIRA BITARTEKARITZAREN EZAUGARRIAK?

Alde guztien parte hartzea erabat borondatezkoa izan behar da.

Alde guztiak ahaleginduko dira elkar komunikatzeko, elkar ulertzeko eta akordioetara ailegatzeko.

Bitartekariak izango dira (ikasleak eta irakasleak)

Isilpekotasuna: bitartekariak inoiz ez du hitz egingo bitartekaritzan esaten denaz.

Aldeek inolako presiorik jasan gabe erabakiak hartuko dituzte.

Bitartekariak ez du zigorrik ezarriko ezta akordioak betetzera behartuko ere.

Bitartekariak prozesua kontrolatuko du baina emaitza ez.

Bitartekaritzarekin denek irabazten dute.

Bitartekaritzak alde bakoitzak bestearen sendimenduak, interesak, baloreak... ezagutzera eta errespetatzera bultzatzen du.

Bitarkeratizak beste gatazka batzuk saihesten laguntzen du.

Bitarkeraitzak zigor ezarpena saihesten du.

BITARKERARITZAGURE ESKOLAN

 

 

Eskolan ikasleen arteko harremanetan suertatzen diren arazoen inguruko hausnarketa egiteko eta arazo horiek gainditzeko gurea den irtenbide bat emateko asmoz, iaz gure eskolan proiektu berri bat martxan jartzea erabaki genuen. Proiektu hori beste zenbait eskoletan lehenago jarria da eta horren bitartez bere onuraren berri izan dugu. Honetaz gain, bitartekaritza plan hau eta gure eskolako berezko estilo parte-hartzailea bat datozela ikusten dugu. Plan hau aurrera eramateko, Lehen Hezkuntzako irakasle guztiek eta 5. Mailako zortzi ikaslek formakuntza berezia jaso zuten. Joan den ikasturteko helburua lortuta, plana martxan jartzeko eguna iritsi da.

Bi bitartekari talde osatu ditugu: irakasleen bitartekari taldea eta ikasleen bitartekari taldea.

Ikasleen bitartekaritza orain 6. Mailan dauden zortzi ikaslek kudeatuko dute. Zerbitzua 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei eskainiko zaie.

Nola eska daiteke?

-          Bitartekariei zuzenean eskatuz

-          Irakasleei eskatuz

-          Gurasoei eskatuz

Irakasleen bitartekaritza eskolak kudeatuko du, eta zerbitzua eskatzea irakasleen esku geratuko da.

Zer motatako arazoak kudeatuko dituzte? Arazo bat sortzen denean orain arte bezala bitartekaritza ez formala aplikatuko dugu. Hau da, irakasleriak ohikoak diren baliabideak aplikatuz arazoa berbideratzen eta konpontzen saiatuko da. Baina batzuetan arazoak pertsonen berberen artean behin eta berriz errepikatzen dira eta lehenago erabilitako baliabideak ez dira nahikoak izaten. Egoera horien aurrean bitartekaritza formala martxan jarriko dugu. Lehenengo ikasturteetan bitartekaritza ikasleen arteko arazoen aurrean aplikatuko dugu baina etorkizunean irakasle-ikasle-guraso triangeluaren arazoak ere gainditzeko erabil genezake.

Gure eskolako elkarbizitzan poliki poliki aurrerapausoak eman nahian, bitartekaritza plan honen berrikuntza etengabekoa izan behar dela pentsatzen dugu, azken finean, ikasle eta beste kideen arteko gatazkak etengabe aldatzen dira eta horren ondorioz, gatazka horiek bideratzeko gaurko baliabideek ez dute bihar nahita nahiez baliorik izan behar.

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

1 2 ...3 ...4 5 7 8