BARATZEA

 

 

Orain dela 20 urte baino gehiago baratzea jarri genuen gure eskolan. Irakasleen artean baratza lan taldea dagoen arren guraso talde bat arduratzen da honen funtzionamenduaz. Baratza gaur egun, gure eskolako berezitasun bat da eta erabat txertatuta dago gure metodologian.


LURRAREKIN LOTURA (POWER POINT - AURKEZPENA)

 


 

 

Hauek dira baratza proiektuaren helburuak:

 

  • Klasean landutako landare eta barazkiei buruzko ezagutza praktikara eramatea, hau da, botanika aplikatua, esaterako: erein, landatu, bildu, zaindu…
  • Landareen mundura hurbiltzea “zuzenean” ikustarazi, ohartarazi, nola erein, jaio, hazi, garatu eta ugaltzen diren landareak eta barazkiak.
  • Hondakinen kudeaketa arduratsu bat sustatzea.
  • Produktuak jaso eta erabili elikadura osasuntsua  bultzatzeko.
  • Agenda 21-ean antolatzen diren ekintzetan parte hartzea.
  • Mankomunitateak antolatzen dituen tailerretan parte hartzea.

 

Hauek izan ziren 2010-2011 ikasturteko jarduerak:

 

HH1:

  • Gurasoek txoriek jateko etxe txiki batzuk egin zituzten eta hiru urteko ikasleek margotu ondoren belardian dauden zuhaitzetan zintzilikatu.
  • Baratzean ditugun eper eta galeperrei jaten ematera joan.
  • Gurasoek baratzean ditugun hegaztiei buruzko txostentxo bat prestatu eta umeek klasean fitxak margotu eta bete.

HH2:

  • Baratzean letxuak landatu. Tarteka ureztatu eta prozesua jarraitu.
  • Gelan txorimaloak egin eta baratzera eraman.

HH3:

  • Baratzean tulipanak landatu, prozesua behatu, txostena bete eta etxera eraman.
  • Mankomunitatearekin: “Arte sormena, hondakinak baliatuta. Ibai bat” tailerra burutu.

LH1:

  • Baratzean patatak landatu, prozesua jarraitu eta txostena bete. Irailean patata oinarri duen errezeta bat egin eta dastatu.

LH2:

  • Irailean ikasleek iazko ikasturtean landatutako patatak bildu eta etxera eraman dituzte.
  • Baratzean babak landatu dituzte, prozesua jarraitu eta txostena bete dute. Karlosekin baba oinarri duen errezeta bat egin eta dastatuko dute.
  • Mankomunitatearekin: “Arte sormena, hondakinak baliatuta. Belardi bat” tailerra burutu dute.
  • Agenda 21-koekin elkarlanean “Reciclarte” erakusketan parte hartu. Hondakinekin egindako Erdi Aroko gazteluak eraman erakusketara.

LH3:

  • Baratzean baratxuriak landatu, prozesua jarraitu eta txostena bete. Baratxuriekin errezeta bat landu gelan.
  • Mankomunitatearekin: “Paisaiak ibaiaren inguruan”, Burlatako La Nogaleran tailerra burutu.

LH4:

  • Baratzean ilarrak landatu, prozesua jarraitu eta txostena bete. Karlosekin ilarrekin errezeta bat landu gelan.
  • Gurasoek txoritoki bat egin eta LH4-ko ikasleek margotu ondoren oilategian, bertako hegaztiek erabiltzeko jarri.

LH5:

  • Hirugarren zikloko ikasleak jolas-garaietan konpostarako Haur Hezkuntzakoen hamaiketakoen fruta azalak (sagarra, udarea, marrubien hostoak...) biltzeaz arduratu ikasturtean zehar.
  • Mankomunitatearekin: “Hondakinik gabeko hamaiketakoa”, tailerra burutu klasean. Ikasle bakoitzari “bok and roll” (hamaiketakoa biltzeko oihala) bana eman.

LH6:

  • Hirugarren zikloko ikasleak jolas-garaietan konpostarako Haur Hezkuntzakoen hamaiketakoen fruta azalak (sagarra, udarea, marrubien hostoak...) biltzeaz arduratu ikasturtean zehar.
  • Agenda 21-koekin elkarlanean beraiek ekarritako hazitegietan gaztainak eta ezkurrak landatu. Martxoak 26an, Larunbata, Agenda 21-ek Antsoaingo udalarekin batera antolatu jasangarritasunaren egunean ezkur eta gaztainondoen landareak Ezkaba mendian landatu.

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...