Atala: "Bitarkeratitza Plana"

IKASTURTE HONETAKO BITARTEKARIAK

Handiago ikusteko irudiaren gainean sakatu

 

Ikasturte berriarekin batera, Bitartekaritza zerbitzua ere martxan jarri dugu eskolan. Aurtengo bitartekari berriak prest daude arazoren bat duenari laguntzeko, LHko 3. mailatik 6. mailara. Laguntza eskatzeko bi modu daude: haiei zuzenean esanez, edota idatziz, eskolako postontzietan oharra utziz.

Seguru lan bikaina eginen dutela bitartekari hauek!


You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...

BITARTEKARITZA PLANA

Gure eskola giza komunitatea izanik, pertsonen arteko harremanetan ohikoak diren arazo, istilu edota konpondu eta zuzendu beharreko egoerak sortzen dira. Egoera hauek ikasleen artekoak izateaz gain beste edozein pertsonen artekoak ere izan daitezke. Egoera hauek zuzentzeko kasu gehienetan irakasleen parte hartzea nahikoa izaten da. Zenbait kasutan, ikasle edo besteen arteko istilu edo arazoetan eskolan adostutako arautegiaren urraketak sortzen dira eta, horren ondorioz, eskolako Barne Araudiaren aplikazioa ezinbestekoa suertatzen da. Hori gertatzekotan egindako faltari dagokion neurri punitiboa aplikatu egin behar da. Testuinguru honetan, Barne Araudia aplikatu baino lehenago arazoak konpontzeko eta bideratzeko irakaslegoaren parte hartzeari bitartekaritza deitzen diogu. Hau ez da berria gure eskolan eta gaur egun, bizikidetza planaren ildoari jarriatuz, aurrerapasu garrantzitsua eman nahi dugu gure BITARTEKARITZA PLANArekin.

ZER DA GURETZAT BITARKARITZA?

Bi pertsonak edo gehiagok duten gatazka baten aurrean, era neutral eta bordondatezkoaz beste baten partea hartzea lehenengoek beraien kabuz gatazka konpondu edo alda dezaketen.

ZERTAN OINARRITZEN GARA?

Gatazkak aldatzeko eta ikasteko aukera bat suposatzen duela ikusten dugu.

Bitarkeraia ez da gatazka konponduko duena baina bai gatazka konpontzen lagunduko duena.

Ikasleak beraien gatazken arduradunak dira eta beraien kabuz konpontzeko gai izan daitezke.

Gatazka bat konpontzeko bide bat baino gehiago dago.

Haurrak ongi sentitzen direnean ongi portatzen dira.

Lehiakortasunak gatazkara bultzatzen gaitu. Elkarlanak berriz, hobeto ikastera eta harreman sendoago eta sakonagoak izatera eramaten gaitu.

Bitartekaria gatazkaz interesatzen da baina ez du iritzirik ematen.

ZEINTZUK DIRA BITARTEKARITZAREN EZAUGARRIAK?

Alde guztien parte hartzea erabat borondatezkoa izan behar da.

Alde guztiak ahaleginduko dira elkar komunikatzeko, elkar ulertzeko eta akordioetara ailegatzeko.

Bitartekariak izango dira (ikasleak eta irakasleak)

Isilpekotasuna: bitartekariak inoiz ez du hitz egingo bitartekaritzan esaten denaz.

Aldeek inolako presiorik jasan gabe erabakiak hartuko dituzte.

Bitartekariak ez du zigorrik ezarriko ezta akordioak betetzera behartuko ere.

Bitartekariak prozesua kontrolatuko du baina emaitza ez.

Bitartekaritzarekin denek irabazten dute.

Bitartekaritzak alde bakoitzak bestearen sendimenduak, interesak, baloreak... ezagutzera eta errespetatzera bultzatzen du.

Bitarkeratizak beste gatazka batzuk saihesten laguntzen du.

Bitarkeraitzak zigor ezarpena saihesten du.

BITARKERARITZAGURE ESKOLAN

 

 

Eskolan ikasleen arteko harremanetan suertatzen diren arazoen inguruko hausnarketa egiteko eta arazo horiek gainditzeko gurea den irtenbide bat emateko asmoz, iaz gure eskolan proiektu berri bat martxan jartzea erabaki genuen. Proiektu hori beste zenbait eskoletan lehenago jarria da eta horren bitartez bere onuraren berri izan dugu. Honetaz gain, bitartekaritza plan hau eta gure eskolako berezko estilo parte-hartzailea bat datozela ikusten dugu. Plan hau aurrera eramateko, Lehen Hezkuntzako irakasle guztiek eta 5. Mailako zortzi ikaslek formakuntza berezia jaso zuten. Joan den ikasturteko helburua lortuta, plana martxan jartzeko eguna iritsi da.

Bi bitartekari talde osatu ditugu: irakasleen bitartekari taldea eta ikasleen bitartekari taldea.

Ikasleen bitartekaritza orain 6. Mailan dauden zortzi ikaslek kudeatuko dute. Zerbitzua 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei eskainiko zaie.

Nola eska daiteke?

-          Bitartekariei zuzenean eskatuz

-          Irakasleei eskatuz

-          Gurasoei eskatuz

Irakasleen bitartekaritza eskolak kudeatuko du, eta zerbitzua eskatzea irakasleen esku geratuko da.

Zer motatako arazoak kudeatuko dituzte? Arazo bat sortzen denean orain arte bezala bitartekaritza ez formala aplikatuko dugu. Hau da, irakasleriak ohikoak diren baliabideak aplikatuz arazoa berbideratzen eta konpontzen saiatuko da. Baina batzuetan arazoak pertsonen berberen artean behin eta berriz errepikatzen dira eta lehenago erabilitako baliabideak ez dira nahikoak izaten. Egoera horien aurrean bitartekaritza formala martxan jarriko dugu. Lehenengo ikasturteetan bitartekaritza ikasleen arteko arazoen aurrean aplikatuko dugu baina etorkizunean irakasle-ikasle-guraso triangeluaren arazoak ere gainditzeko erabil genezake.

Gure eskolako elkarbizitzan poliki poliki aurrerapausoak eman nahian, bitartekaritza plan honen berrikuntza etengabekoa izan behar dela pentsatzen dugu, azken finean, ikasle eta beste kideen arteko gatazkak etengabe aldatzen dira eta horren ondorioz, gatazka horiek bideratzeko gaurko baliabideek ez dute bihar nahita nahiez baliorik izan behar.

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...