BIZIKIDETZA PLANA

 

 

Norbere buruarekiko, besteekiko eta inguruarekiko errespetua landuz bizikidetza positiboa bultzatzen duen eskola izan nahi dugu.

 

Gure ikasleak autonomoak izatea dugu helburu, erabakiak hartzeko gai izango diren gizakiak, jarrera kritikoa garatuko dutenak, enpatia, eta guzti hau lortzeko bizikidetza positiboaren oinarria den errespetua landu beharko da:

 

  • Norbere buruarekikoa: Autoestima, Autonomia, lan eta erantzukizun azturak garatuz
  • Beste Pertsonekikoa: Heziketa, sexu eta generoen arteko berdintasun harremanetan eta harremanetarako zein, nork bere sexualitatea eta besteena onartuta, pertsona bakoitzaren ekarpenak eta balioak aintzat hartuz. Enpatia landuz Eskola Komunitatea osatzen dugun taldeen erlazioa komunikazioan eta elkarrenganako errespetuan oinarrituz.
  • Ingurugiroarekikoa,  jasangarritasunaren aldeko jarrera transmitituz
  • Kultur anitzekiko errespetua. Geure kulturak berezkoak dituen alderdiak balioetsi eta ezagutzera emanez eta hemendik abiatuta, munduko bertze herri eta komunitateen kultura eta egoerei irekitzea

 

Ikasleak seguru sentitzen badira eta ongizate pertsonala badute, kurrikulumeko helburuak lortzeko aukera handiagoa izanen dute. Beraz, bi hauek, gure eskolan banaezinak dira.

 

Bizikidetza egokia lortzea eguneroko helburua izan behar du. Honetarako bizikidetza plana urtero landu eta ebaluatu behar den proiektua izan behar du, proiektu berriak sartuz eta lortutakoa errepikatuz.

Ikasle bakoitzak bere betebeharrak eta eskubideak ezagutu beharko ditu eta horretan jardun,  giro ona bere erantzukizuna bihurtuz.

 

           

Bizikidetza Plana ondorengo puntu hauen garapena da:

Lan prebentiboa ongi garatzea ezinbestekoa da:

 

  • lkar ezagutza bultzatzea
  • Gatazkak konpontzeko erak erakutsi eta praktikatzea
  • Bizikidetzarako aukerak eta jokaera positiboak areagotzea
  • Familiei arlo honetako geure helburuak eta prozedurak jakinaraztea

 

 Gatazkak edo erasoak ematen direnerako protokolo eraginkor bat edukitzea :

 Egoera larrian dauden ikasleak ahalik eta lasterren identifikatu behar dira

  • Neurriak hartu guztiekin
  • Familiekin harremanatu
  • Barne araudia eguneratua eta praktikoa

 

Ikasturtero Ikasturteko Bizikidetza Planerako ekintzak zehaztu egiten dira.

 

Bizikidetza planaren barruan bitartekaritza plana eta barne araudia dauzkagu, giro egokia sortzeko bi baliabide ezberdin.

Ikasleen ongizatea familien ongizatea den aldetik, beraien parte-hartzea eta guztion arteko elkarlana funtsezkoak izanen dira.

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...