Atala: "Ebaluazioa"

EBALUAZIOA

 

Irakaskuntza/ikaskuntza prozesua etengabe hobetu dadin, gure metodologian ebaluazioa funtsezko baliabidea da.

Ebaluazioa jarraia, esanguratsua eta globala izanen da.

Zertan datza ebaluazioa?

  • Ikasleari bere ikasketa prozesuan laguntzen du, zailtasunak gaindituz.
  • Ikasketaren emaitzak egiaztatu eta baloratzea, lorpenak zehaztuz.
  • Ikaskuntza  prozesuan etengabe hobekuntzak sartze ahalabidetzen du.

 

Komunikazio bide hauek erabiltzen dira familiei informazioa emateko:

  • Gelako bilerak. Ikasturte hasieran bilera bat egiten da, ikasturteko helburuak, edukiak, arauak, ateraldiak… azaltzeko. Behar izanez gero, urtean zehar tutoreek beste bilera batera dei dieziekekete familiei.
  • Elkarrizketak. Ikasturtean, gutxienez bi egiten dira ikasle bakoitzaren familiarekin; eta tutoreak edo familiak horren beharra ikusten duten aldi guztietan. Astelehena da irakasleekin hitz egiteko eguna, goiz ala arratsaldez, tutorearen arabera. Espezialista batekin hitz egin nahi izanez gero, tutorearen bidez hitzordua eskatu.
  • Idatzizko txostenak. Hiruhilabetean behin bidaltzen zaizkio familiari. Hezkuntza-etapa bakoitzaren berezitasunak aintzat hartuta, ebaluazio txosten bat egituratzen da.

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...