Atala: "Ezkaba Mendia - Memoriaren tokia"

EZKABA MENDIA - MEMORIAREN TOKIA

 

Maiatzaren 22an Ezkaba mendia bisitatu genuen. Udaberriko eguraldi ederrak lagunduta, mendiko bideari ekin genion. Bidean aukera paregabea izan genuen bertako landaretza ikusteko. Goitik, Iruñerriko talai horretatik, alde guztietarako bista ederraz gozatu ahal izan genuen.

Maiatzaren 22ko data oso aproposa izan zen Ezkaba mendia eta gotorlekua bisitatzeko. 1938ko maiatzaren 22an Ezkaba mendiko gortelkua kartzela izan zen hartatik, Europan inoiz izan den ihesaldirik handiena gertatu zen. 1936ko matxinadan atxilotutako 2.500 pertsona inguru zeuden gotorlekuan.  Horietatik, 800 inguruk parte hartu zuten ihesaldian. Alde egin zuten gizon guztiak armarik gabe egon arren, 200 preso inguru hil zituzten. Eraildako hauetako askoren gorpuak oriandik gaur egun ez dira agertu.

Koldo Pla bisitaren gidaria izan zen. Botilen Hilerrian egon ginen. Arreta handiz entzun genuen. Koldok kontatu zigunez, hilerri honetan Ezkabako kartzelan gaixotasunez hil ziren preso asko hemen lurperatu zituzten. Gorpu bakoitzaren ondoan beirazko botil bat jarri zuten. Botilaren barruan hildakoaren datuak idatzirik zituen paper bat sartu zuten.

Gero, gotorlekuan sartu ginen. Barruan ikusi genuen eraikuntza ikaragarria zen. Barruko patioak eta pasabideak zeharkatu genituen. Pentsaezina da milaka gizon errugabe haiek han barruan sufritu behar izan zutena (gosea, hezetasuna, hotza, tristura…).

Harez geroztik, urte asko igaro dira baina, hala ere, orain dela 79 urte gure eskolatik hain hurbil izan zen bidegabekeria eta sarraskia ezagutzeko eta ez ahazteko, merezi  izan zuen bisita hura egin izanak.

 

Argazkiak ikusteko irudiaren gainean sakatu


You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...