KONTU KONTARI

 

 

Euskarazko komunikazioa gure helburu nagusietariko bat izanik, ikasturte honetan ekimen berri bat martxan jarri dugu; Kontu kontari. Euskal Herriko ipuinak, beste herri batzuetako euskaraz irakurtzen ditugun ipuinak eta Euskal Herriko kondaira mitologikoak geletan landuko ditugu.

Lan hau ez da berria Ezkabako ikasleentzat. Horregatik gure ikasleek oso ongi dakite Galtzagorriak lagile finak direla, lamiak non bizi diren edo Tartalok zenbat begi duen. Guretzat ohikoak diren gaiak, ezagutzak eta testuei ikasturte honetan beste dimensio bat emango diegu. Gelan irakurri eta lantzeaz gain, eskolako beste ikaleei transmititu egingo diegu.  Hori dela eta, eskolan ohikoak izango dira ikasleen arteko ipuin kontaketak, antzezpenak eta mota guztietako aurkezpen ekimenak. Aldi berean, eskolako ikasleak elkar harremanatzeko aukera polita izango dugu. Zenbait momentutan, txikienak protagonistak izango dira landutako ipuina adin bereko gelari kontatuko eta aurkeztu dietelako edo handiagoengana joko dutelako. Beste egun batean handien txanda izango da eta Euskal Herriko pertsonai mitologikoen istorioak kontatuko dizkigute.


 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...