KONTU KONTARI - EGINDAKOA

2. MAILAKOEN EKIMENA


Lehen Hezkuntzako 2. Mailakoek “LAU ANAIA UMEZURTZAK” ipuina prestatu zuten.

Testua ongi ikasi  eta ipuinaren irudiak marraztu ondoren, 5. Mailako ikasleei kontatu zieten.

Ipuinak kontatzen du nola aita hil zitzaienean, lau anaia umezurtzak, munduan zehar sakabanatu zirela eta bakoitza lanbide bat ikastera joan zela.

Zazpi urte pasa ondoren, berriz elkartu eta bidaietan lorturiko tresna miresgarriak hartuta, erregearen alaba, herensuge baten hatzaparretatik askatzera joan ziren.

 


LAU ANAIA EMEZURTZAK



4. MAILAKOEN EKIMENA


HERENSUGEA

 

Otsailaren hasieran, 4. mailako ikasleek 1. mailako ikasleei emanaldia eskaini zieten. "Herensugea" antzezlana ilusio handiz prestatu zuten eta txikien gustokoa izan zen. Emanaldian, antzerkiaz gain, ipuinak kontatzeko Japoniako Kamishibai teknika erabili zuten. Bideoa hemen ikus dezakezue.

 

 

1. MAILAKOEN EKIMENA

 

LEHEN GIZAKIA

 

Lehengo mailan Lehen Gizakia gaia lantzen ari dira. Honekin lotuta, antzerki bat prestatu dute eta otsailaren 8an eta 9an 4. mailako ikasleek antzerkia ikusi zuten. Bertan Lehen Gizakien bizimodua; suaren aurkikuntza, janariaren bilketa, arropa garbitzen, tresnak egiten eta paretak margotzen azaldu ziren. Gelan arropak eta tresnak oso gustora egin zituzten. Bukaeran, Urkiren abestia azaldu zen.

Talde bakoitzak egin zuen antzezpenaren bideoa hemen ikus dezakuzue.

 

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...