IHESALDIAREN 80. URTEURRENA

Maiatzean memoria historiko hurbila ikasi dugu 6. mailan. Izan ere, azkeneko asteetan, Ezkaba mendian orain dela 80 urte gertatutako ihesaldia eta hark ekarri zuen sarraskia ezagutu eta aztertu dugu.

 

Gai honekin ikasleak oso motibatuta egon dira eta interes handiarekin irakurri dugu garai hartako lekukoek idatzitako testuak. Ezagutu ditugun gertakarien hurbiltasunak balio handia izan du motibazio horretarako. Ezin dugu ahaztu ikasle hauek duten adina, eta horren ondorioz beraiek egiten dituzten galdera batzuk ezin dizkiegula erantzun kontzeptu eta inguru historikoak menperatzen ez dituztelako. Azken finean, orain historia ikastea ez dugu helburu izan, beraien buruei egin dizkieten galderak egitea baizik; zergatik gertatu zen hau guztia?

 

Nafarroako Gobernuak planetarioan antolatu duen erakusketa ikustera joan gara. Bertan, Koldo Pla izan dugu gidari.Ezkaba mendira igo gara eta han, berriro Koldo Pla gidari, Gotorlekua  eta Botilen Hilerria bisitatu ditugu. 

 

Nafarroako Gobernuak orain dela bi urte plan bat martxan jarri zuen Nafarroan 1936ko matxinada faxistaren ondorioz fusilatu zituzten ehundaka nafar eta gaur egun nonbait lurperatuta daudenak aurkitzeko eta hilobitik ateratzeko. Horretarako, Aranzadi elkartearekin akordio bat sinatu zuen. Nonbait lurperatuta dauden ehundaka fusilatu horien artean, Ezkabako gotorlekutik ihes egindako eta ihesaren bidean fusilatutako gehienak daude. Gaur egun gelditzen diren lekukoen aitortzari esker, errepresaliatutako gizon haien gorpuzkinak tantaka agertzen ari dira. Agertu ahala, hilobtik etera eta identifikazio prozesuari ekiten diote bere familikoekin kontaktatzeko eta gorpuzkinak emateko. 

 

Maiatzaren 22an, 80. urteurrena betezen den egunean, gotorlekutik ihes egindako bi preso galiziarren gorpuzkiak hilobitik atera dituzte eta gure ikasleekin bertan egon gara. Esperientzia itzela izan da denontzat. Egoerak eskatzen zuen errespetuzko jarrera ederki erakutsi  dugu. Pako Etxeberriak eta Lourdes Herrastik emandako azalpena arretaz entzun eta nahi izan ditugun galderak egin ditugu. Harrigarria iruditu zaigu gorpuzkiak lurretik ateratzeko egiten duten lana. Tristura handia sortu digu ikusteak errurik gabeko 20 urteko bi gazte hauen gorpuek 80 urte hortxe lur azpian eman dituztela.

Egun ahaztezina asteartekoa!!!

Leranotz                                        Ezkabako gotorlekua

L     

 

You must be a member of this blog to see the comments. Log in now!


Form is loading...