JANTOKIA

Eskualdeko eskola bat denez, Nafarroako Gobernuaren aginduz Ikastetxeak  zerbitzu hau urritik maiatzera antolatzen du.  Irailean eta ekainean Ikastetxeko Guraso Elkartea arduratzen da jantokia kudeatzeaz.

AUSOLAN enpresa da jantokiko hornitzailea eta 21 langilek egiten dute lan bertan.

Ikasleek bi txandatan bazkaltzen dute:

  • Lehenengo txanda: Haur Hezkuntza, LH 1. eta 2. mailak
  • Bigarren txanda: 3., 4. , 5. eta 6. mailakoak

Bazkaldu ondoren hiru urteko haurrek lo-kuluxka  egiten dute.

Beste adinetako ikasleek jolasteko tartea duten bitartean. LUDOKI egitasmoa 16/17 ikasturtean martxan jarri zen, kiroldegian joku lasaiagoetara jolasteko aukera emanez (twister, partxis,…)

Jantoki zerbitzua egunero eskaintzen da, 12:50etatik 14:50ak arte eta ostiraletan  13:00etatik 15:00etara.

Ostiralean 14:00 - 15:00 tarteko edozein momentutan ikasleak jasotzera etor zaitezkete.

 

 

 

MENUAK

JANTOKIKO ARAUAK

AUSOLAN-EN HEZKUNTZA-PROIEKTUA

 

SASOIAN SASOI

Informazio gehiago irakurtzeko egin klik irudiaren gainean

GARRAIOA

Garraio zerbitzua Antsoain herria, Artika herria eta Artika Berriko ikasleek erabiltzen dute.

ESKOLAKO AUTOBUSEKO GELDIGUNEAK:

1. 8:40ean. María Domínguez kalea( (Artikaberri)

2.  8:41ean.   María Domínguez  kalea 28 (Artikaberri)

3.  8:44ean.   Artika herria

Momentu honetan Antsoain herriko ikaslerik ez dagoenez ez dago herrian geldigunerik baina bertako ikasle berririk balego jarriko litzateke.

HAURTZAINDEGIA

 

Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatzen du goizero haurtzaindegi zerbitzua.

Ordutegia: 7:30etatik 9:00etara.

 

Hiru urteko umeak ezin dira gelditu haurtzaindegian egokitzapen aldia bukatu arte, hau da, urria arte.

 

Hiru zaindari arduratzen dira zerbitzuaz.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

 

Guraso Elkarteak antolatutako ekintzak hauek dira: